Borrar
Haragi paella ez da faltako menuan aurten ere. GALILEA
Ezkio-Itsaso: Anduaga jatetxeko festa larunbatean ospatuko da
Ezkio-Itsaso

Anduaga jatetxeko festa larunbatean ospatuko da

Bazkarirako aldez aurretik izena eman beharko da jatetxean

GALILEA

Jueves, 8 de septiembre 2022, 00:13

Anduaga jatetxearen urteurrena ospatzeko festa berezi bat antolatzen dute urtero bertakoek eta larunbata honetan ospatuko dute aurtengoa, aizkolari eta bazkariarekin.

Irailaren 10ean, arratsaldeko 13:00etan hasiko dira ekintzak, ohikoa denez, bertaratzen diren guztiak aizkora erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dutelarik. Hiru bikotek parte hartuko dute lehiaketa honetan: Anjel Arrospide eta Iñaki Alberdi; Julen Elorriaga eta Javier Elorriaga; eta azkenik, Jose Ugarteburu eta Unai Etxeberria izango ditugu.

Erakusketa amaitu eta bazkaltzeko ordua iritsiko da 14:00-14:30ak aldera, honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dutelarik, jatetxean bertan 943 16 19 33 telefono zenbakira deituz edo jatetxeko langileekin harremanetan jarriz.

Egun honetan egongo den menua ondorengoa izango da: haragi paella; bakailua tomatearekin edo txahal solomillos gozrnizioarekin aukera; eta ijito besoa izozkiarekin (27€).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anduaga jatetxeko festa larunbatean ospatuko da