CRISTINA LIMIA
Ezkio-Itsaso
Jueves, 8 de diciembre 2022, 23:18
Itsasoko abenduko agenda kulturalaren baitan eta Euskaraldiaren aingura, bi ekin-tzaz gozatzeko aukera izango da bihar: 18:30ean 'Lehendakari gaia' antzezlana Alegiako pilotalekuan eta 21:00etan afaria eta bertso emanaldia Alegia bertan dagoen Zelai-Ondo elkartean.
Publicidad
Lehenengo hitzorduan Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak arituko dira taula gainean, Ramon Madaularen obra aurkezten. «Bietako bat hautatu berria da eta inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da, azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian keinu eta tik arraro eta barregarria eragin diote hautetsiari, kendu ezina, eta ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko, psikiatra bat iritsiko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?», aurreratzen dute. Itsasoarrek inguruko herrietako biztanleak Txalo Produkzioak ekoiztutako antzerki bikain honetara gerturatzeko gonbidapena luzatzen diete.
Honen ostean, 21:00etatik aurrera, Alegiako Zelai-Ondo elkartean izango da festa giroa, afariarekin eta Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariek eskainiko duten 'Auskalo zeinek jarriak' bertso saioarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.