Ezkio
Arte eta dantza familian, larunbat honetan, Igartubeiti baserri museoanSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Arte eta dantza familian, larunbat honetan, Igartubeiti baserri museoanEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Martes, 16 de abril 2024, 20:42
Igartubeiti Baserri Museoak familiei zuzenduriko beste tailer bat eskainiko du larunbat honetan, oraingo honetan, artea, natura eta sormena uztartuko dituena. Oihane Vicente dantza terapeutak eta Oier Fernandez ilustratzaileak diseinatutako ekintza izango da. «Udaberrirari ongietorria emango diogu familian naturarekin konektatuz», diote Igartubeititik.
«Naturan, artea eta gorputza erabiliz sormen prozesuak garatuko ditugu. Presaz bizi garen momentu honetan, familian elkartu eta naturarekin konektatuko gara natura, gorputza, artea eta sormena eskutik loturik».
Tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta eta 16:30ean hasiko da. Parte hartzeko izena eman behar da 943 72 29 78 telefonora deituta edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita. Prezioa 3 eurokoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.