MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 9 de agosto 2022
Uztailan zehar familiei zuendutako bi tailer berezietan parte hartzeko aukera zabaldu digute Igartubeiti baserri museotik eta abuztu honetan ere, asteazkenetan eta ostiraletan, bi esperientziataz gozatzeko aukera zabalik jarraitzen du.
Publicidad
Hilabete honetako asteazkenetan, «Ehundu!» familientzako tailerra aurrera eramaten ari dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Tailerra goizeko 11:30ean hartzen du martxa eta 13:00ak bitartean aurrera eramaten da, parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutzeko aukera dutelarik; bakoitzak bere oihala ehungailuan sortzen du.
Bestalde, 'Egin ezazu zure sagar zukua' esperientzia, sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dago. Hau ere hilabetean zehar aurrera eramaten ari da, ostiralero goizeko 11:30etik 12:30era. Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango duzu, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuko dituzu. Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera dago.
Tailer hauetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetan eta igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.
Museoa norbera euren kabuz bisitatzeko aukera dago, baserriaren deskribapen formala azaltzen duten eta XVI. mendeko baserriaren bizitza kontatzen duten QRak eskaneatuz. Hauen bitartez, bisitaria garaiko atmosferan murgiltzen laguntzen duten kontakizun sortzaile eta literarioak ezagutzen dituzte bisitariek. Bestalde, bisita gidatua ere egin daiteke: goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30etan gaztelaniaz, eta arratsaldeko 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.
Aurten aginera Zumalakarregi Museoarekin sarrera bateratua eskaintzen da. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. menderako bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien eta mundu garaikidearen hasieraren garaia.
Publicidad
Azkenik, haurrek eta euren familiek, bisita ludiko batean parte hartzeko aukera dute baserri barruan. Beren piko-pikoak muntatu ondoren, objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen direla aitortzen dute museotik.
Familiaren liburuxka museoko harreran jaso eta jarduera egin dezakete beren kasara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.