Borrar
Iburren udalekuak egongo dira aurtengoan. GALILEA
Astebeteko udalekuetan parte hartzeko aukera zabaltzen dute Iburren
Ezkio-Itsaso

Astebeteko udalekuetan parte hartzeko aukera zabaltzen dute Iburren

Uztailaren 4an hartuko dute martxa eta abuztuaren 15tik 19ra izango dira azkenak

GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Jueves, 9 de junio 2022

Ekintza ugari antolatzen ari dira Itsasoko Ibur Hipika klubean urtean zehar, hilabetero bat berezia izaten delarik eta hauen artean udako eskaintza aurkitzen dugu, uztaila eta abuztuko ekintza protagonista gazteei zuzendutako udalekuak direlarik.

Urtearen hasieran, urtarrilean, ikasturtean zehar egin behar ziren ekintzen berri ezagutarazi ziguten Iburretik: Galope azterketak, entrenamendu bereziak, ibilaldiak, festak... Egitarau orokor honen arabera hilabete honetan Trec hastapenak aurrera eramango dira, eta ikastaroak eta promozio lehiaketa ere ez dira faltako. Eta aurrera begira ere eskaintza gogoratu nahi izan dute Iburrekoek, konkretuki uztaila eta abuztuko planak, hauetan udalekuak protagonistak izango direlarik.

Udalekuak Iburren

Uztaila eta abuztuan udalekuak izango dira protagonistak (hauetaz aparte ere Galope azterketak izango dira uztailean).

Udaleku hauek bost eguneko saioetan banatu dituzte, aste beteko iraupenarekin. Horrela, hauek burutuko diren datak hurrengoak izango dira: uztailaren 4tik 8ra; uztailaren 18tik 22ra; eta 25etik 29ra; abuztuaren 1etik 5era; 8tik 12ra eta azkenik 15etik 19ra. Ikastaro hauek goizeko 10.00etatik 14.00ak bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera, eta tokiak mugatuak izango dira.

Aste beteko prezioa 300 eurokoa da; egun solteak izanez gero 75 euro, eta anai-arrebek parte hartzen badute %20 deskontua izango dute.

Izena eman

Udaleku hauetan izena emateko epea zabalik da eta honetarako 663 06 00 11 eta 655 73 53 00 telefono zenbakietara deitu daiteke edo iburhipikakluba@gmail.com helbidera idatzi. Informazio gehiagorako iburhipika.eus.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astebeteko udalekuetan parte hartzeko aukera zabaltzen dute Iburren