2019ko festen hasierako argazki bat. A.B.

Aurten Gabiriako jaiek pandemia aurreko egitarau formatua berreskuratuko dute

ARANTZAZU BAZTARRIKA

GABIRIA.

Domingo, 7 de agosto 2022, 00:11

Aurten Gabiriako jaiek pandemia aurreko egitarau formatua berreskuratu dute. Festak, ofizialki, abuztuaren 13an hasiko dira, baina abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunez, Zuazola auzoko ermitan 11:00etan meza egingo da, eta ondoren hamaiketakoa Korta jatetxean.

Publicidad

Abuztuaren 13an, larunbata, goizeko 9:00etan hasita, herriko txistulariak baserriz baserri eta etxez etxe ibiliko dira. 17:30ean gazteen pilota partidak jokatuko dira, eta 19:00etan makila jaitsiera eta pregoia egingo dira herriko plazan. Ondoren, 20:00etan Bergarako zezenak ibiliko dira parke aldameneko zelaian, eta egunarekin amaitzeko, 21:00etan gazte afaria egingo da Joseto eta Alayak elektrotxarangarekin.

Igandean, 13:00etan herriko gazteek herri kirol erakustaldia emango dute. Arratsaldean, 17:30ean apar festa egingo da, eta 19:00etan bertso saioa plazan. Bertsolariak Nerea Ibartzabal, Endika Igartzabal, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Ane Zuazubiskar eta Iker Zubeldia izango dira. Ondoren pintxo potea egingo da herriko elkartean, txosnan eta ostatuan. Gauean, 23:00etan kontzertuak hasiko dira, hurrenez hurren: Tirokatuak, Kontrol Norte, Maixa ta Malakias.

Abuztuaren 15ean, Andra Mari eguna, 11:15ean meza nagusia egingo da. 12:00etan 26. txirrindulari igoera herrikoia izango da. Ormaiztegitik Gabiriara igoko dira bertako partaideak. Sariak soilik federatugabekoentzat izango dira, eta kaskoaren erabilera derrigorrezkoa izango da. Arratsaldean herriko umeentzako puzgarriak egongo dira 16:30etik aurrera. 17:00etan altxorraren bila jokoa egingo da, eta 18:30ean 'Akabo' kale-antzerkia egingo da. 19:00etan bola eta toka txapelketa egingo da, izen ematea 18:30etik 19:30era bitartean egin ahalko da. 19:30ean Bentazarreko mutiko alaiak taldearekin kantu-poteoa hasiko da. Gauean, 23:00etan Laiotz taldeak kontzertua eskainiko du. 1:00etan, herriko mozorro lehiaketa erakustaldia egingo da plazan. Goizaldean, baratzuri-zopa jana egongo da Erbie elkartean.

Abuztuaren 16an, San Roke eguna, 11:15ean meza nagusia egingo da. Eguerdian, Goruntz dantza-taldearen emanaldia izango da plazan. 16:30ean sagardo dastaketa eta txistorra lehiaketa hasiko da, eta 19:00etan bola eta toka txapelketa. Gauean, honako kontzertuak egongo dira entzungai: Kaleko Urdangak, McOnak eta DJ Garrote. Goizaldean, baratzuri-zopa jana Osinalde elkartean.

Publicidad

Abuztuaren 17an, San Roke txiki eguna, 11:15ean meza nagusia. Ondoren, bola, toka eta tiragoma txapelketa herrikoia egongo da. 17:30ean Txan Magoaren ikuskizuna egongo da. 19:00-20:00 bitartean ardo banaketa egingo da, eta gauean, plaza inguruan afari-meriendarekin batera, Joselu Anaiak taldeak kontzertua eskainiko du.

Abuztuaren 18an, aurreko egunetakoa dena txukun eta garbi uzteko, herri-garbitzea antolatu da 17:00etan hasita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad