Ezkio-Itsaso

Aurtengo ehiza denboraldiko lehenengo zozketak gaur ospatuko dira

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 7 de octubre 2022, 00:05

Asteburu honetan hasten da ehiza denboraldia Ezkio-Itsasoko lurretan eta herriko postuetan ehizatu nahi dutenek, gaurtik aurrera ospatuko diren zozketetan parte hartu beharko dute, hauek Santa Lutziko plazan, Anduaga parean, aurrera eramaten direlarik.

Publicidad

Urtero bezala oraingoan ere ehizatzeko aukera izango dute ehiza zaleek Ezkio-Itsasoko lurretan. Denboraldia urriaren 8an hasiko da, bihar, eta aurtengoan ere 60 postu inguruetan egoteko aukera izango dute ehiztariek.

Aurreko asteetan lanean aritu dira Oreiña elkartekoak, ehiza postuak, bideak, aparkalekuak, eta behar diren guztiak garbitzen eta txukuntzen. Horrela, dena prest dute denboraldia zabaltzeko; azaroaren 27an amaituko da aurtengo denboraldia.

Zozketak

Aurreko urtean egin zen bezala, zozketak hiru egunetan egingo dira, arratsaldeko 20:00etan izena eman eta 20:30ean zozketarekin hasiz. Ostiraletan (gaur lehenengo eguna), larunbata, igande eta astelehenean ehizatzeko zozketak aurrera eramango dira; astelehenetan, astearte eta asteazkenerako; eta asteazkenetan, ostegun eta ostiralerako. Hauek, Santa Lutzia auzoko enparantzan aurrera eramango dira, eta hauetan parte hartzeko federatuta egotea beharrezkoa izango da .

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad