Borrar
Autodefentsa Feminista tailerreko kartela.
Autodefentsa Feminista tailerra ekainaren 18an

Autodefentsa Feminista tailerra ekainaren 18an

Emakumeen Etxean egingo da, goizez eta arratsaldez 16 urtetik gorako emakumeentzat

GALILEA

ezkio-itsaso.

Miércoles, 8 de junio 2022, 23:10

Kaleko aisialdia itzuli da Covid-19 pandemiaren ondoriozko eta bi urteko murrizketen ondoren, eta honekin batera gure herrietako jaietaz gozatzeko aukera ere bueltatu da. Horrez gero, Ezkio-Itsasoko eta Legazpiko jaien aurretik egin zen moduan, oraingoan Urretxun ospatzen diren Sanjoan bezpera eta Sanjoan egunaren eta Zumarragako Santaisabel herriko jaien aurretik, Urola Garaiko Berdintasun Arlotik Autodefentsa Feminista tailer berri bat antolatu da.

Datorren ekainaren 18an izango da tailerra bailarako Emakumeen Etxean, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 15:30etik 19:30ak bitartean. Tailer hau eskualdeko 16 urtetik gorako emakume guziei zuzenduta dago.

Tailerra Emagin Elkarteak buruko du eta honen helburuak ondorengoak dira: emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea; elkar entzutea eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea; indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea: autodefentsaz aritzea eta autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea; eta azkenik, erantzun, alternatiba eta estrategietan sakontzea.

Izena ematea

Tailer honetan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, parte hartzeko beharrezkoa izango delarik. Honetarako, Urola Garaiko Berdintasun Arloarekin kontaktuan jarri beharko da, telefonoz 943 252 389 zenbakian, WhatsApp-en bidez 649 748 343 telefonoan edota emailez berdintasuna@uggasa.eus helbide elektronikoan.

«Kontuan hartu behar da, autodefentsa feminista tailerrak antolatzeaz gain, eraso matxista ororen erantzuleak ez direla emakumeak, baizik eta horiek burutzen dituzten gizonak. Beraz, erasotzaileei argi utzi behar diegu guztion artean Urola Garaian ez dugula inolako eraso matxistarik onartuko», azaltzen dute antolatzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Autodefentsa Feminista tailerra ekainaren 18an