Borrar

Ezkio-Itsaso

Autokarabanak Santa Luziako zubi azpian aparkatu ahal izateko izen-ematea ixtear

Iaztik dauden erabiltzaileek ez dute berriro izena eman beharrik; berriek gaur dute azken eguna

C.L.

Ezkio-Ttsaso.

Jueves, 1 de junio 2023, 21:26

Autokarabana eta karabanak aparkatzeko Santa Luziako zubi azpiko aparkalekuaren erabilera arautzen duen ordenantzaren arabera egindako kontratuen iraupenaren indarraldia amaitu dela-eta, urtebeteko epealdirako interesatuek izena. Horretarako erabiltzaile berriek Ezkio-Itsasoko udaletxera jo behar dute. Iaztik dauden erabiltzaileek ez dute berriro izena eman beharrik, baina norbaitek jarraitu behar ez badu jakinarazi behar dio Udalari, gaur azken eguna izanik.

Honako hauek dira izena emateko eskatzen diren baldintzak: Herrian erroldatuta egotea, eskaera aurkeztu baino gutxienez urtebete aurretik; eta ibilgailu, karabana, autokarabanen ibilgailuen gaineko zerga herrian ordaintzea eta bai ibilgailua eta baina karabana edo autokarabana bere izenean egotea.

Onuradun edo familia bakoitzak bakarra aparkatzeko eskubidea izango du. Era berean, kontuan izan behar das aparkaleku honetan aparkatzeko lehentasuna dutela autokarabana eta ibilgailuen gaineko zerga ordaintzen duten karabanak. Beraz, bere tamainugatik ibilgailuen zerga ordaintzen ez duten karabanak aparkaleku honetan bakarrik sartu ahal izango dira plazaren bat libre badago, eta beti ere, aipaturiko baldintzak betetzeaz gain ziurtatuta geratzen bada eskatzailearen jabetzakoa dela.

Kontratuak urtebeteko eperako izango dira, eta urteko eta ibilgailu bakoitzeko 55 euro ordaindu beharko da.

Bestalde, aipatu behar da, bi urteotan izandkao esperientzia kontuan hartuta, azken osoko bilkuran indarrean dagoen ordenantzan aldaketa batzuk sartu direla, bereziki plazak esleitzeko gaiari buruz. Horregatik, izena emateko epea bukatu ondoren, bilera bat izango da interesatu guztiekin eta argituko da gaia.

TDT ikusteko arazoak

Ezkioko Udaletik jakinarazi dute, bestalde, 5G teknologia mugikorraren inguruan 2022ko abenduan hasitako lanek aurrera jarraitzen dutela eta ondorengo asteetan aldaketa batzuk egingo dituztela jakinarazi dietela. «Horren ondorioz baliteke Ezkio-Itsaso udalerriko eremuan TDT telebista ikusteko arazoak izatea. Norbaitek era honetako arazoren bat nabaritzen badu 900 833 999 telefonora deitu behar du, daukan arazoa azaldu eta soluzio bat emateko eskatu (doan da)».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Autokarabanak Santa Luziako zubi azpian aparkatu ahal izateko izen-ematea ixtear