Borrar

Ezkio

Azaroaren 25erako hainbat ekitaldi antolatu dira Ezkion

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Lunes, 20 de noviembre 2023, 21:52

Azaroaren 25a Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Eguna dago izendatuta eta horren harira hainbat ekintza egingo dira Ezkion. Hala, larunbatean 17:30ean udaletxean minutu bateko isilunea egingo da tratu txarrak jasan dituzten emakumeen oroimenez. Jarraian, Sastrakako Gaztetxeko emakumeen 'Aurre egingo dituzten emakumeak' abestia entzungo da eta Udalak onartu duen azaroaren 25eko adierazpen instituzionala irakurriko da. 18:00etatik aurrera Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiaren 'Piztu! Emakumeon Energia' antzezlana ikusi ahal izango da.

Antzezlanak XX. mendeko zientzialari handietako bat omentzen du: jatorri poloniarreko Mari Curie fisikaria, Nobel Saria jaso zuen lehenengo emakumea, eta bigarren Nobela jaso zuen lehenengo pertsona. Aintzatespenez eta ohorez gain, eta bere figuraz transmititu den alargun triste irudiaren gainetik, Marie zientziaz eta bizitzaz liluratutako pasioz betetako pertsona izan zen.

Kultura Batzordea gaur

Ezkioko Kultura Bartzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, udaletxean, 18:00etan hasita eta bertan parte hartzeko gonbita luzatu dute Udaletik. «Proposamen bat badaukazu eta interesa badaukazu, animatu parte-hartzera!».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azaroaren 25erako hainbat ekitaldi antolatu dira Ezkion