MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 10 de noviembre 2022, 23:13
Jasangarritasunarekin lotutako ekintza desberdinak burutzen ari dira azken asteetan museoan, adibidez interpretazio zentroan dugun Eko-moda erakusketa eta hilaren 19an familiei zuzenduko den tailerra ere abian dira. Baina ekintza hauetaz aparte, Musealiak proiektuan barne beste pieza berezi bat ezagutzeko aukera zabaltzen digute Igartubeititik, hau martxora arte bertan egongo delarik.
Publicidad
Musealiak K6 Gestión Cultural-en ondare sentsibilizaziorako proiektuan barne, Kafe jokoa, bolo jokoa, kuela... eta baserriarekin lotutako pieza desberdinak ezagutzeko aukera zabaldu zaie bisitariei momentura arte, eta oraingoan zurezko koadro batekin datoz, hau martxora arte Interpretaio zentroan ikusgai izango dugularik.
Baserritik azaltzen dutenez, zurezko koadro hau ez da orain arteko objektuak bezala baserri munduari erreferentzia egiten dion etnografia pieza. Hala ere, baserriak gai edo paradigma bezala izan duen tratamenduaren inguruko hainbat xehetasun erakusten dituela aitortzen dute, baserria ikur edo simbolo kultural bezala nola irudikatu izan den hausnartzeko eta pentsarazteko abagunea sortzen duen objektua izanik.
Zurezko koadro laukizuzen bat da Igartubeitin topatu dezakeguna, dekoraziorako egindakoa. Egurra zizelkatuz eginda dago, hainbat erliebetako forma emanaz. Koadroaren sinbologiaren oinarria XX. mende hasierako sagardotegia eta haren inguruan sortzen zen giroa irudikatzen duen eszena da.
Igartubeiti baserri museotik azaltzen dutenez, zurezko koadro hau XX. mende hasierako lehen hamarkadetan egindakoa dela esan liteke, eta garaiko burges familia batentzako enkarguz egindakoa, zehazki Laffort senar emazte frantziarrei.
Publicidad
Laffort sendia hainbat urtez bizi izan zen Gipuzkoan. 1937. urtean Zarauzko zurgin bati eskatu ziotela aitortzen dute museotik, egin zitzan beraientzako hainbat altzari mota: mahaia, bizkar-aulkiak, arasak, besaulkiak, lanparak, etab. Eta horiekin batera zurezko kuadro hau ere egin zuen zurgin hark. «Tamalez, aipatu altzariak egiteko eskatu zuten Laffort senar-emazteen ondorengoek, orduko hartan adin txikikoak izanik, ez dute gogoratzen Zarauzko zurginaren izenik, beraz ez dakigu zehazki zein zurgin izan zen altzari haiek eta tartean koadro hau egin zituena», diote erakusketako arduradunek.
Horrela izanda, zurezko koadro hau Laffort sendiaren ondasuna izan zen, eta Gipuzkoatik Parisera bizitzera joan zirenean beraiekin eraman zuten. Horien ondorengoek, haietariko zenbait gaur egun Euskal Herrian bizi dira, piezen jatorriaz eta duten ondare balioaz jabeturik Gordailuari, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa, dohaintzan eskaini zioten. Gaur egun, altzari horiek, eta zehazki zurezko koadro honek Gipuzkoako ondare bilduma osatzen dute, gure gizartearen bilakaera historikoaren eta kulturalaren adierazgarri baitira.
Publicidad
Garai hartan, oso ohikoak ziren zurezko altzari dotoreak izatea burges familietan. XIX. mendetik aurrera, gisa honetako altzarietan eta bestelako artelanetan modan jarri zen dekorazio elementu bezala baserriari loturiko iruditegiak egitea.
Hilabete honen hasieran aldaketa egon zen Igartubeiti Baserri Museoko ordutegian, hortaz negukoa otsailaren 28ra arte egongo da abian eta ondorengoa da: asteartetik ostiralera eta igandeetan, goizeko 10:00etatik arratsaldkeo 14:00ak bitartean; larunbatetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Informazio gehiago jasotzeko www. igartubeitibaserria.eus helbidera jo daiteke edo 943 72 29 78 edo 618 00 41 31 telefono zenbakietara deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.