MIRYAM GALILEA
ezkio-itsaso.
Jueves, 13 de octubre 2022, 00:10
Jakina da urtean bitan auzolanean aritzeko elkartzen direla itsasoarrak, udaberrian eta udazkenean, herrian egin ditzazketen konponketei eta berrikuntzei aurre egiteko. Larunbata izan zen udazkena honetarako aukeratutako eguna eta anitzak parte hartzaileek egin zituzten lanak, eguna afari dotore batekin, elkarrekin, amaitu zutelarik.
Publicidad
Arratsaldeko 14:30ean elkartu ziren larunbatean itsasoarrak herrigunean eta taldeak osatu zituzten lan desberdinak burutzeko, guztira adin desberdinetako 36 lagun lanerako prest azaldu zirelarik.
Lan taldeak eginda, bakoitza bere lan-gunera gerturatu zen eta arratsaldean zehar lanean fin aritu ziren: su egurra egin eta Patalain iturburu ingurua garbitu zuten batzuk; elizako atzeko ateari ranpa egin zioten besteak; gaztelekua margotu zuten; lorategiak txukundu Itsason eta Alegian; Itsasogoeneko bidegurutzean zuhaizkak edo landareak jartzeko egurrarekin pareta egin eta lurrarekin bete zuten; eta azkenik, seinalitikak birpasatu, falta zirenak osatu, eroritako letrak margotu eta erori ziren seinaleak zutik jarri zituzten.
Egindako lana ospatzeko, arratsaldeko 19:00ak aldera, hauek guztiak amaitzerakoan, Itsasoko herrigunean elkartu ziren parte hartzaile guztiak eta herriko produktuekin egindako afariaz gozatzeko aukera izan zuten.
Berriro ere egun bikaina izan zen auzolanean bizilagunek igarotakoa; hurrengoa udaberrian berriro elkartuko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.