Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 25 de febrero 2024, 18:47
Urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan; tailerrak, bisitak, erakusketak... Baina badira batzuk egutegian seinale bereziarekin gordetzen direnak, horietako bat da Barrikote eguna edota antolatzaileek beraien azaltzen duten moduan, sagar kulturaren festa. Aurtengoak badu dagoeneko data: martxoaren 16an ospatuko da, larunbatarekin, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Aurtengoa, gainera, edizio berezia izango du: 20.a.
Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau, ziklo oso baten emaitza alegia. Hori dela-eta, jardunaldia behar den moduan ospatzeko askotariko eskaintza gastrokulturala antolatu dute Igartubeitin, haur, gazte nahiz helduei eskainia. Sarrera 3 eurokoa izango da (doakoa sei urtetik beherako haurrentzat) eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
Programazioari 16:30ean emango zaio hasiera, 'Sagardotegiko jolasak!' familientzako tailerraren bitartez. Parte hartzaileek, garai bateko sagardotegietan bezala, boloetan eta tokan jolasteko aukera izango dute bertan.
Ondoren, 17:30etan, barrikotea irekiko da. Ohi bezala, txotxa kirikoketa eta trikitixa emanaldiekin egongo da girotuta. Musika saioekin batera, Zeraingo Oiharte baserriko sagardoa eta bertako produktuekin eginiko afari-meriendaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Igartubeitiko barrikotea prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da, Baserri Museoko arduradunek azaltzen duten moduan. Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste geroago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin. Hori guztia ospatzeko garaia iritsi da orain.
Aipatu moduan, martxoaren 16ko barrikotean parte hartzeko aurrez eman behar da izena, online www.igartubeitibaserria.eus webgunean, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita edo 943 72 29 78 telefonora deituta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.