
Ezkio
Barrikote festaren XXI. edizioa martxoak 22an IgartubeitinSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Barrikote festaren XXI. edizioa martxoak 22an IgartubeitinA.U.
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 19 de febrero 2025
Igartubeiti Baserri Museoak martxoaren 22an ospatuko du Barrikote festaren XXI. edizioa. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau, ziklo oso baten emaitza. Jardunaldi hau ospatzeko askotariko eskaintza gastrokulturala antolatu dute, mota guztietako publikoentzat eskainia. Sarrera 3 eurokoa izango da (doakoa sei urtetik beherako haurrentzat).
Programazioari 16:30ean emango diote hasiera. 'Kanikak sagarrondoan!' familientzako tailerraren bitartez, parte hartzaileek, garai bateko kanika jolasa sortuko dute.
Ondoren, 17:30ean, Barrikotea irekiko da. Txotxa kirikoketa eta trikitixa emanaldiekin egongo da girotuta. Musika saioekin batera, Zeraingo Oiharte baserriko sagardoa eta bertako produktuekin eginiko afari-meriendaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Jarduera honetarako aurrez eman behar da izena, online, igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo 943 72 29 78 telefonoan.
Bestalde, Igartubeiti Baserri Museoak abian du Patrim 4.0 Erresidentzia artistikoaren beste edizio bat eta ondarearen ezagutza sortzeko eta transferitzeko lankidetzan burutuko den proiektu honen berri emateko aurkezpen bilera antolatu du datorren astearterako, hilaren 25erako. 19:00etan izango da.
Oraindik egutegian urruti diruditen arren, artengo San Pedro jaiak antoltzen joateko garaia da eta horretarako bilera antolatu da gaur arratsalderako Anduaga Elkartean. Hitzordua 18:00etan izango da eta ideia eta proposamen guztiak ongietorriak izango direla azpimarratu dute Udaletik.
Ezkioko San Migel jaien baitan otar eder bat zozketatuko du Udalak. Tiketak udaletxean daude salgai euro batean. Zenbaki saritua maiatzaren 10eko ONCEko zozketaren azken lau zenbakiekin bat datorrena izango da. Saria udaletxean jasoko da eta hilabeteko epea izango da horretarako.
Ospakizunekin jarraituz, aurtengo Eskola Txikien Festa Ezkio-Itsasoko Herri Eskolari tokatzen zaio antolatzea. Ekainaren 8an izango da jaia eta horretarako lan taldea osatzen ari da. Bertan parte hartu nahi duenak udaletxera edo eskolara joatea besterik ez du horretarako.
Larunbat honetan jokatuko da Gabiria-Legazpi Rallysprintaren beste edizio bat eta hori dela eta, asistentzi gunea Anduagako industrialdean ipiniko dute antolazaileek goizeko 8:00etatik gaueko 9ak bitartean.
Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azteketa teknikoak egiteko aukera izango da Ezkio-Itsason aste batzuk barru. Unitate mugikorra apirilaren 1ean izango da Santa Lucia auzoan, goizeko 9:00etatik aurera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.