Herri afaria jaietako lehenengo egunean izango da. GALILEA
Ezkio-Itsaso

San Bartolome jaiak asteartean hasiko dira

Aurtengoan ere BTT mendi bizikleta trabesia ez da faltako, larunbatean, hilak 27, aurrera eramango delarik

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Domingo, 14 de agosto 2022, 00:04

Bost egunetako egitarau bikaina prestatu dute aurtengoan itsasoarrek San Bartolome jaiak ospatzeko, hauek datorren asteartean hasi eta adin guztientzako ekintzak izango dituztelarik.

Publicidad

Abuztuaren 23an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan pilota expres txapelketarekin hartuko dute festek martxa, hau elizatarian aurrera eramango delarik. Gauean, Herri Afaria ospatuko da eta honetan parte hartzeko tiketak aurretik erosi behar direa, ostatuan bertan. Afaria «Jun da jo» taldea (Maddalen Arzallus eta Arkaitz Allur) alaitua izango da.

Asteazkenean goizean aurrera egingo dute San Bartolomeak, eguerdiko 12:00etan meza nagusia hasi eta amaitzerakoan Toka lehiaketa herrikoia izango dugularik. Arratsaldean gaztetxoei zuzendutako ekintzak izango ditugu nagusi, orduan ume jolasak, txokolatada eta Amesgile ipuin kontaketa aurrera eramango direlarik. Eguna behar bezala amaitzeko, zahagi-ardoa eta Petti-ren emanaldia izango ditugu.

Asteburua

Ostiralean aurrera egingo dute jaiek, mugimendua gaua aldera hasiko delarik. Gaueko 21:00etan parrillada festa egongo da eta jarraian, Alaiki taldeak girotuko du herria.

Larunbatean kirola bueltatuko da Itsasora eta urtero aurrera eramaten den BBT mendi bizikleta trabseia izango dugu, hau arratsaldeko 16:30etan hasiko delarik. Egun honetan ere paella lehiaketa herrikoia hasiko da 19:30etan eta 23:00etan Iñigo Etxenike Dj-ak girotu du gaua.

Festa hauekin amaitzeko igandean ere ekintza batzuk izango ditugu. Arratsaldeko 11:00etan hilerrian meza ospatuko da; jarraian herriko produktuen azoka txikiz izango dugu plazan eta aurtengo San Bartolomeak agurtzeko, arratsaldeko 13:00etan herriko ondareari buruzko emanaldia hasiko da. Gozatu San Bartolomeak!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad