Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Viernes, 3 de junio 2022, 00:04
Izena emateko epea amaituta, aurtengo Ezkioko udaleku irekietan guztira 53 haurrek parte hartuko dutela jakin berri dugu, hauek lau asteetan zehar ekintza, jolas eta txango desberdinetaz gozatzeko aukera izango dutelarik.
Urtero ospatzen diren moduan, aurtengoan ere Ezkioko udaleku irekiak antolatuko direla adierazi zuen herriko udalak orain dela aste batzuk eta hauek uztailaren 4an hartuko dute martxa, hilaren 29ra bitartean ospatuz,
Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 13:00ak arte izango dira, astelehenetik ostiralera, Ezkioko udaleku irekiak Santa Lutziko Anduaga etxean elkargunea izango dute gehienetan, baina beti ere txangoren bat aurrera eramaten denean edota egun bereziak ospatzen dituztenean, beste lekuren batera mugituko dira.
Aurtengoan hiru urtetik aurrerako (2019an jaioak) 53 haurrek parte hartuko dute udalekuetan, hauen artean herriko txikiak eta baita ingurukoak ere aurkituko ditugularik.
Izena emateko epea amaituta eta behar ziren begiraleak kontratatuta ere, datorren astean azken hauekin bilera bat aurrera eramango dela azaldu dute udaletxekoek. Aurrerago, begiraleekin egin beharreko prestakuntzekin amaitzen dutenean, gurasoekin bilera bat aurrera eramango da udalekuetako gora behera guztiak azaltzeko, hauen artean taldeak eta egitaraua azalduko direlarik.
Uztaila eta abuztuan ere udalekuak izango dira Itsasoko Ibur zalditegiko protagonistak (hauetaz aparte ere Galope azterketak izango dira uztailean), eta hauetan izena emateko epea zabalik jarraitzen du.
Udaleku hauek bost eguneko saioetan banatu dituzte, aste beteko iraupenarekin. Horrela, datak hurrengoak izango dira: uztailaren 4tik 8 ra; uztailaren 18tik 22ra; eta 25etik 29ra; abuztuaren 1etik 5era; 8tik 12ra eta azkenik 15etik 19ra. Ikastaro hauek goizeko 10.00etatik arratsaldeko 14.00ak bitartean aurrera eramango dira, astelehenetik ostiralera, eta tokiak mugatuak izango dira. Aste beteko prezioa 300€koa da; egun solteak izanez gero 75€, eta anai-arrebek parte hartzen badute %20 deskontua izango dute.
Udaleku hauetan izena emateko epea zabalik jarraitzen du eta honetarako 663 06 00 11 eta 655 73 53 00 telefono zenbakietara deitu daiteke edo iburhipikakluba@gmail.com helbidera idatzi. Informazio gehiagorako iburhipika.eus
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.