Borrar
Bertako produktuen sustapenerako lehenengo jardunaldia egin zen aurreko urtean Itsason. GALILEA
Ezkio-Itsaso: Bertako Produktuen Sustapenerako II. Jardunaldia hilaren 18an izango da
Ezkio-Itsaso

Bertako Produktuen Sustapenerako II. Jardunaldia hilaren 18an izango da

Produktu ekologikoen azoka, proiekzioa, sukaldaritza ikuskizuna eta dastaketa afaria izango ditugu egun honetan Itsasoko plazan

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Martes, 7 de junio 2022

Bertako elikagaien ekoizpena bultzatzeko Itsason egin izan diren ekitaldi eta jarduerak anitzak izan dira orain arte, hauen artean aurreko urtean lehenengoz, Bertako Produktuen Jardunaldia ospatu zutelarik. Egun honek izan zuen harrera ikusita bigarrena antolatzeari ekin diote Itsasoarrek eta hilaren 18an izango dugu honetan parte hartzeko aukera.

Itsasoko lehenengo jardunaldia aurreko urteko maiatzean antolatu zen, honetan herriko plazan antolatutako azokaz gain, tailerrak, dastatzea eta hitzaldi bat ere burutu zirelarik. Ekitaldi hau herriko Produktuen eta enplegu sustapenenerako Itsasok duen egitasmoaren baitan kokatzen da eta bigarren edizioari helduko diote ekainaren 18an.

Egitaraua

Goizean hasi eta egun osoan zehar elikagai ekologiko eta produktu artisauen azoka kokatuko da Itsasoko plazan. «Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekoizpen ereduak ezagutu behar ditugu eta azoka honetan zuzenean harreman horretan sakondu daiteke», azaltzen dute antolatzaileek.

Bestetik, arratsaldeko 18:00etan hasi eta ordu eta erdiko iraupenarekin, 'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala ikusteko aukera egongo da, Landarlan eta On Produkzioak sortutako emanaldia eta ondorengo solasaldiarekin. «Kontsumo ohituren inguruan hausnartzea bilatzen duen ikus-entzunezkoa dugu hau. On Produkzioak ekoiztetxeak Landarlan Ingurumen Elkartearekin elkarlanean ekoiztutakoa. Euskal Herriko toki anitzetako ekoizle eta baserritar txikiei protagonismoa eman zaie eta sentsibilizazio kanpaina aintzindari baten aurrean gaude», adierazten dute.

Arratsaldeko 20:00etan, Sukaldaritza Ikuskizuna hasiko da Itsason, bertako elikagai ekologikoen sukaldatze erakustaldiarekin, ostatuko Manuren eskutik. «Bertako elikagai ekologikoen sukaldatze iksukizuna eskainiko digu Manuk plazan, ondorengo afarian dastatuko ditugunak», diote.

Horrela, azkenik, arratsaldeko 20:30ak aldera, dastaketa afaria hasiko da, prestatutako jaki goxoekin. Honetaz gozatu ahal izateko, tiketak salgai egongo dira azokan 7 euroren truke.

«Itsason bertako produktuen sustapenerako dugun proiektua diruz lagundua denez, dastaketa hau denon eskura izatea da helburu eta horregatik tiketek prezio murriztua dute. Aurten 80 bat lagunentzako tokia aurreikusten dugu», azaltzen dute antolatzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertako Produktuen Sustapenerako II. Jardunaldia hilaren 18an izango da