Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 14 de junio 2022, 23:10
Bertako Produktuen Sustapenerako lehenengo jardunaldia antolatu zen aurreko urteko maiatzaren bukaeran Itsason eta honek arrakasta handia izan zuen herrian, bai bertako eta baita inguruko jende asko ere bertara hurbildu zelarik, azoka, hitzaldi eta burutu ziren ekintzetaz gozatuz. Orain, II. Jardunaldiarekin datoz itsasoarrak, hau larunbata honetan arratsaldean Itsason egingo delarik.
Bertako elikagaien eta bestelako produktuen ekoizpena bultzatzeko Itsason orain arte antolatu diren ekitaldi eta jarduerak ez dira gutxi izan, eta gaur egun lanean jarraitzen du herriak, hauen artean aipatutako Bertako Produktuen I Jardunaldia kokatzen dugularik. Honetan herriko plazan antolatutako azokaz gain, tailerrak, dastatzea eta hitzaldi bat ere egin ziren eta oraingoan ere datorren larunbatean (ekainak 18) arratsaldean ekintza desberdinak egingo dituzte, bigarren edizio hau, herriko Produktuen eta enplegu sustapenenerako Itsasok duen egitasmoaren baitan kokatuz.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da festa Itsason, ordu honetan, bertako elikagai ekologiko eta produktu artisauen azoka kokatuko delarik Itsasoko plazan. «Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekoizpen ereduak ezagutu behar ditugu eta azoka honetan zuzenean harreman horretan sakondu daiteke. Barazkiak, esnekiak, pastak, bitxiak, ogia, eztia, moda osagarriak... aukera zabala izango da», azaltzen dute antolatzaileek.
Ondoren, arratsaldeko 18:00etan hasi eta ordu eta erdiko iraupenarekin, 'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala ikusteko aukera egongo da, Landarlan eta On Produkzioak sortutako emanaldia eta ondorengo solasaldiarekin.
«Kontsumo ohituren inguruan hausnartzea bilatzen duen ikus-entzunezkoa dugu hau. On Produkzioak ekoiztetxeak Landarlan Ingurumen Elkartearekin elkarlanean ekoiztutakoa. Eus kal Herriko toki anitzetako ekoizle eta baserritar txikiei protagonismoa eman zaie eta sentsibilizazio kanpaina aintzindari baten aurrean gaude», adierazten dute.
Arratsaldeko 20:00etan, Sukaldaritza Ikuskizuna hasiko da, bertako elikagai ekologikoen sukaldatze erakustaldiarekin, ostatuko Manu Hernández sukaldariaren eskutik. «Bertako elikagai ekologikoen sukaldatze ikuskizuna eskainiko digu Manuk plazan, ondorengo afarian dastatuko ditugunak», diote.
Horrela, azkenik, arratsaldeko 20:30ak aldera, dastaketa afaria hasiko da, prestatutako jaki goxoekin. Honetaz gozatu ahal izateko, tiketak salgai egongo dira azokan 7 euroen truke. «Itsason bertako produktuen sustapenerako dugun proiektua diruz lagundua denez, dastaketa hau denon eskura izatea dugu helburu eta horregatik tiketek prezio murriztua dute. Aurten 80 bat lagunentzako tokia aurreikusten dugu», azaltzen dute antolatzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.