Ezkio
Bertako produktuen sustapenerako III. Jardunaldia antolatu dute biharko ItsasonEzkio
Bertako produktuen sustapenerako III. Jardunaldia antolatu dute biharko ItsasonC.L.
ezkio-itsaso.
Jueves, 1 de junio 2023, 21:25
Aurreko urteetan hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsuaren alde lan egiten jarraitze aldera, aurten ere bertako produktuen sustapenerako Jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu dute Itsason biharko.
Publicidad
Ekitaldi nagusia plazan ezarriko den azoka izango bada ere, eskaintza zabalagoa da. Hala, 18:00etatik 19:00etara bitartean, aurpegirako krema egiten ikasteko tailerra izango da plazan bertan –Mimogoxoren eskutik aurpegirako hidratantea egingo dute sendabelarrekin–. Eta 19:00etatik 20:00etara, berriz, 'Barne bidaia' liburuaren aurkezpena izango da Iosune Arrondo Areizaga idazlearen eskutik.
Azoka arratsaldeko bostetan zabalduko da eskaintza zabalarekin: barazki eta frutak, esnekiak, eztia, ogia eta pastak, zukuak, zeramika, bitxiak, arropa eta osagarriak, xaboiak... Pott keramika, Ehunduz, Urteaga-Urkulegi, Hariztizabal baserria, Miriam Otamendi, Cos_mo Artisautza, Araiz Bitxiak, IMZ designer wear, Isla Pitxiak, Goiti baserria, Mimogoxo, Korosti Kafea, Behieko eta Goieko haragia ezkoileak izango dira Itsasoko plazara hurbilduko diren ekoizleak.
Behin azoka ixten denean, iluntzeko zortzi eta erdietan, afaria egingo da plazan bertan herriko produktuekin. Afarirako tiketak azokan salduko dira 10 euroren truke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.