![Bidegorriaren fase berria eta zergak eta tasen inguruan aritu dira azken bilkuran](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/06/media/cortadas/76821566--1248x812.jpg)
![Bidegorriaren fase berria eta zergak eta tasen inguruan aritu dira azken bilkuran](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/06/media/cortadas/76821566--1248x812.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 6 de octubre 2022, 00:10
Udal Osoko Bilkura burutu da aste honetan Ezkio-Itsason, bertan gai eta erabaki desberdinak landu direlarik, guztiak aho batez onartuz.
Asteartean arratsaldean, gai zerrendarekin hasi aurretik, zendu berri den Tomas Etxaniz alkate-ohi eta gaur egun zinegotzia zenaren errekonozimendua adierazteko, minutu bateko isilunea egin zen udaletxean.
Jarraian, azken Udal Osoko Bilkuratik aurrera Udal osoko bilkuretako akten onarpena egin ondoren, alkatetzak eman dituen dekretuen berri eman zuen idazkariak, hauek guztiak aho batez onartu zirelarik.
Jarraian, eta bilkurako hirugarren puntu gisa, Errota-Eitzaga Bidegorriaren lehenengo fasea, Errota proiektua onartu zuen bilkurak aho batez ere, proiektua lizitatzeko Baldintza Ekonomiko-Adimistratiboen agiria onartuz, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea 2022 diru laguntza programan diru laguntza eskaera aurkeztea ere onartu zutelarik.
Errota-Eizaga bidegorriaren lehenengo fasea izango da orain egingo dena. A fase honen aurrekontua 121.000 euro ingurukoa da eta atzotik aurrera kontratazio perfilean jarri da, eskaintzak aurkezteko aukera zabalduz; informazio guztia www.ezkio.eus. herriko web orrian dago.
Helburua da urte bukaerarako obra egitea. «Gure asmoa zen proiektu bakarra aurkeztea baina Aldundiarekin hitz egin eta gero bi zatitan egitea erabaki da: aurten bat gauzatuko dugu eta bestea hurrengo urterako utziko da. Hasierako proiektu hori bitan banatu dugu eta horrela diru laguntzak ere gehiago izango dira», azaldu zuen Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak. Lehenengo fasea Ezkioko bideko errotondoraino doana izango da, hori aurten gauzatu eta diru laguntza bat jasoko delarik; eta bigarrena, B fasea, Errotako errotondatik semaforoetaraino luzatuko dela adierazi zuten. Hirugarrena pendiente geratuko zen.
Ondoren, Alegiko auzoan ekipamendu bi lursail ezartzeko Xehetasun Azterketa espedientea behin betiko izaeraz onartu zen.
Azkenik, 2023. urterako Ordenantza Fiskalak (zergak eta tasak) eguneratzeko espedientea hasierako izaeraz onartu zuen Udalbatzak.
Idazkariak zerrendatu zuenez, hiru zerga zeuden eztabaidatu eta adosteko. Lehenengoa, zabor industrialarena izan zen. Tasa hau enpresa guztiei berdin kobratu izan zaie herrian orain arte, enpresa guztiei berdina eta hori justua ez denaren bueltaka, hau aldatzea erabaki zuen Udalak. Hemendik aurrera, Sasietatik proposatu dena eta Udalak onartutakoa da, bakoitzak erabiltzen duen zerbitzuen arabera tasaren prezioa ezarrtzea. Sasietak enpresa bakoitzak zein kontenedore mota eta zenbat erabiltzen dituen zerrenda du eta horren arabera prezio bat ezarriko zaio enpresa bakoitzari; horrela norberak benetan erabiltzen duena ordainduko da. Itxita dauden enpresek minimo bat ordainduko dute.
Sasietaren proposamen hau eta bakoitzak duen erabilera enpresekin adostuko da, orain artekoa aldatzea badagokio, hau egin ahal izateko. Aurrerantzean, hiru hilabetean behin ikusten bada zerbitzua aldatu behar dela, kontenedore gehiago edo gutxiago, hau errebisatu egingo da, horren arabera zergaren kopurua ere aldatuz.
Bigarren zerga Plusbalia delakoa da, «urte askotan egon da zerga hau eta azken urtetan oso zalantzan izan dugu, merkatuan izan diren gorabeherak zirela medio. Plusbalia orain arte automatikoki ordaindu izan da. Prezioak behera hasi zirenean erreklamazioak hasi ziren eta 2021ko abenduan lege eta ordentza horiek ilegalak zirela esan zuten. Ateratako sententziak dionez, kobratuta zeuden plusbaliak eta erreklamatu gabe zeudenak erreklamatzeko aukera galtzen dute; horrela, erreklamazioa egin dutenek bakarrik izango dute hau jasotzeko aukera. Likidazioarik egin gabe bazegoen ere, egiteko aukera galtzen da», informatu zuen Martin Iparragirre idazkariak.
Hau horrela izanda, «lege berri bat egingo da eta Diputazioak minimoak eta maximoak zeintzuk diren bidali du. Erdiko kopurua batean zehaztuko dugu tasa eta hau industriei bakarrik kobratuko zaie, etxebizitzei ez», onartu zuten.
Hirugarrenik pisten ordenantza zehaztu zuten. Itsasok bere ordenanatza propioa duela gogoratu zuen udalbatzak eta biak bat egiteko proposamena luzatu zen, Itsasokoa eguneratuta baitago. «Tasa egin zen garaian aktibidade forestala diru iturria zen baina hau ez da gaur egungo egoera eta aldatzea -komeni da», azaldu zuen Telleria alkateak. Bestetik, ordaintzen den fiantza dago, hori orain arte bezala mantenduko delarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.