Ezkio
Bigarren eskuko azoka bueltan maiatzaren 12an parte-hartze irekiarekinEzkio
Bigarren eskuko azoka bueltan maiatzaren 12an parte-hartze irekiarekinEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Lunes, 22 de abril 2024, 20:32
Duela bi urte hartutako bideari jarraituz, bigarren eskuko azokaren beste edizio bat dagoeneko martxan dute Ezkion. Maiatzaren 12an izango da eta, oraingo honetan ere, parte hartze irekia izango du. Hau da, edozeinek parte har dezake bertan. Horretarako, hori bai, aurrez izena eman behar da Ezkioko udaletxean, 943 72 13 03 telefonora deituta. Izan ere, mahai kopurua zehazteko beharrezkoa izango da parte-hartzaileen kopurua aurrez ezagutzea, bakoi tzak bere mahaia izango baitu salmenetarako, Udalak jarria. Izena emateko azken eguna maiatzaren 6a izango da.
Publicidad
«Etxean erabiltzen ez ditugun objektu, altzari, artikulu ezberdin, liburu, disko, arropa, jostailu eta abarrei bigarren bizitza bat ematea salerosketa bidez». Horixe da ekimen honen xedea, Udaletik adierazi dutenez.
Maiatzaren 12an Topa ostatuaren inguruan irekiko da azoka, goizeko 11:00etatik 15:00etara bitartean.
Datorren ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira eta hori dela-eta, hautesle zerrendak jendaurrean egongo dira apirilaren 29a bitartean, udaletxean, bulego orduetan. Erakusketa honen helburua da hautesleek egiazta ahal izan ditzaten bere erroldako datuak zuzen agertzen direla bertan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.