Ezkio
Bigarren eskuko azoka egingo dute hilaren 23an Ezkion, parte hartze irekiarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Bigarren eskuko azoka egingo dute hilaren 23an Ezkion, parte hartze irekiarekinC.L.
ezkio-itsaso.
Lunes, 3 de abril 2023, 21:18
Iaz hartutako bideari jarraituz, bigarren eskuko azokaren bigarren edizioa dagoeneko martxan duten Ezkion. Data jarri diote: apirilaren 23an izango da eta, oraingo honetan ere, parte hartze irekia izango du. Hau da, edozeinek parte har dezake bertan. Horretarako, hori bai, aurrez izena eman behar da Ezkioko udaletxean, 943 72 13 03 telefonora deituta. Izan ere, mahai kopurua zehazteko beharrezkoa izango da parte-hartzaileen kopurua aurrez ezagutzea, bakoitzak bere mahaia izango baitu salmenetarako, Udalak jarria. Izena emateko azken eguna apirilaren 21a izango da.
Pasa den urrian egin zuten lehen aldiz bigarren eskuko azoka Ezkion eta orduan jada urtean halako bi egiteko asmoa azaldu zuten Udaletik. Lehen esperientzia hark, gainera, harrera ona izan zuen eta ezkiotarrak ez ezik, beste herrietako jendea ere hurbildu zen azokara. Guztira 21 postu izan ziren, artikulu ezberdinekin.
«Etxean erabiltzen ez ditugun objektu, altzari, artikulu ezberdin, liburu, disko, arropa, jostailu eta abarrei bigarren bizitza bat ematea salerosketa bidez». Horixe da ekimen honen xedea, Udaletik adierazi dutenez. Baina baita herritarrentzat elkartze leku berriak eskaintzea ere.
Hitzordua bada, apirilaren 23an jarri dute. Topa ostatuaren inguruan irekiko da azoka, goizeko 11:00etatik 15:00etara bitartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.