GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Lunes, 19 de septiembre 2022, 23:24
Bigarren eskuko merkatua antolatzen ari dira herrian, urriaren 2an goizez Topa ostatuaren inguruan aurrera eramango delarik, eta honetan parte hartzeko aukera zabalik dago, izena emateko azken eguna gaur izanik.
Publicidad
Herritarrentzat bilgune eta elkartze leku berriak sortzeko helburuarekin, bigarren eskuko merkatua ospatuko da urrian Ezkion.
Goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean Topa ostatuaren inguruan (eguraldi txarra eginez gero kirol kantxan) izango dugu Ezkioko lehenengo 2. eskuko merkatua, hau urriaren 2an ospatuko delarik, igandea.
Merkatu honetan etxean erabiltzen ez ditugun objetu, altzari, artikulu ezberdinak, liburu, diskak, arropa, jostailu... eta abarreie bigarren bizitza bat emango zaio, sal erosketa bitartez.
Hau posible izateko izena emateko epea zabalik dago. Merkatu honetan edozeinek parte hartu dezake, beraz animatzen direnak gaur izango dute izena emateko azken aukera, epea amaitzen baita. Honetarako herriko udaletxera gerturatu daiteke edo 943 72 13 03 telefono zenbakira deitu zuzenean.
Parte hartzaile bakoitzak mahai bat izango du salmentarako eta mahaiak Udalak jarriko ditu (horregatik izen ematea).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.