Borrar
Igartubeiti baserri museoak prest du datozen asteetako eskaintza.
Bisita gidatuak eta dastatzeak izango dira Igartubeitin irailean ere

Ezkio

Bisita gidatuak eta dastatzeak izango dira Igartubeitin irailean ere

Lehenengo hitzordua igande honetan, irailaren 3an, izango da 'Sagar dastaketa eta Bourdelota' izenburuarekin

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Lunes, 28 de agosto 2023, 21:27

Uda bukatzear bada ere, ikastuartea hasi baino lehen etxeko txikiek hainbat jarduerekin gozatzen jarraitzeko aukera dute, baita Igartubeiti Baserri Museoan, izan ere, irailean hainbat ekintza antolatuko dituzte, bisita gidatuak eta dastatzeak, besteak beste.

Lehenengoa igandean egingo da, irailak 3an. Euskadi Gastronomikak sortutako 'Mundua lau koloretan margotuta' erakusketaren esparruan, Euskadiko Museo eta Espazio Enogastronomikoen Sareak familian gozatzeko hainbat proposamen diseinatu ditu, eta Astigarragan kokatua dagoen Sagardoaren museoaren eskutik, tailer bat antolatu dute Igartubeitin, 'Sagar dastaketa eta Bourdelota' izenburuarekin euskal sagardoaren jatorria eta tradizioa ezagutzeko aukera eskainiko duena. Jarduera hau igandean goizeko 11:00etan hasiko da.

Bestalde, asteazkenetan plan paregabeak eskainiko dira, baserriko dolarearen sekretuak, sagarren usaina eta zaporea sentitzeko. Bertara hurbiltzen direnek sagarra jotzeko erabiltzen ziren erritmo musikalak praktikatuko dituzte, birrindu eta prentsatu ondoren, muztioa dastatuko dute, gazta pintxo batekin. Bisita hauek irailaren 13an eta 20an eskainiko dira, goizeko 10:30ean.

Azkenik, bisita gidatua antolatu da irailak 23an, larunbata, 'Mundua lau zaporetan margotuta' erakusketaren baitan. Bisitariek gilda pintxo batekin eta txotx eginez amaituko dute bisita (haurrei sagar zukua eta txokolatezko piruleta emango zaie), sukaldaritzaren garapenerako garrantzitsuak izan diren jakiei buruzko hausnarketa egin ondoren. Jarduera hau 12:30ean hasiko da.

Ekintza hauetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 943 72 29 78 telefono zenbakira deituz edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bisita gidatuak eta dastatzeak izango dira Igartubeitin irailean ere