![Bisitari atzerritarrak % 72 gehitu dira uda honetan Igartubeiti Museoan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/15/media/cortadas/76332994--1248x1832.jpg)
![Bisitari atzerritarrak % 72 gehitu dira uda honetan Igartubeiti Museoan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/15/media/cortadas/76332994--1248x1832.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 14 de septiembre 2022, 23:01
Urte osoan zehar Igartubeiti Baserri Museoak eskaitzen dituen bisita desberdinetaz gain, uda honetarako programa berezi bat antolatu zen, honen barne familiei zuzendutako bi tailer berezi kokatzen zirelarik. Tailer hauetan izandako parte hartzea eta museora hurbildu diren bisitarien balantzea ere egin berri dute Ezkio-Itsasoko baserri museoan, hau oso positiboa izan delarik.
Igartubeiti baserri museoak udako programazioaren erantzun oso positiboa jaso duela aitortu du, familientzako eta taldeentzako programatutako jardueretan parte hartze handia egon delarik, zehazki 'Ehundu' familia-jardueran eta, batez ere, 'Egin ezazu zure sagar zukua' esperientzian.
Ekainean, abuztuan eta irailean, museoak bisitarien % 9 gutxiago izan ditu 2021aren aldean. Aurtengo udan, pandemiak eragindako murrizketarik gabe, atzerriko bisitarien kopurua % 89 gehitu da (2020 datuekiko). «Museoak egunero eskaintzen dituen bisita gidatuak erakargarriak dira bisitarientzat, hauen interesa piztuz», diote baserri museotik.
Bisitariak Gipuzkoako barnealdeko gune turistikoek erakarrita iritsi direla azaltzen dute Igartubeititik; horien artean, Igartubeiti derrigorrezko geraleku bihurtu da. «Jende asko harritu egin da lekuaren edertasunarekin, eta gomendatzeko lekua dela adierazi dute. Bisitari askok Gipuzkoara egindako bisita errepikatu dute, eta bigarren aldiz animatu dira barnealdeko altxorrak ezagutzera», diote.
Ezkioko museoa bisitatu dutenen jatorriari dagokionez, bertaratu diren gehienak Euskaditik ( % 54) edo Espainiatik ( % 32) etorri dira, eta bereziki handia izan da Kataluniatik etorritako bisitarien presentzia.
Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoilariak 'Gernikak' kontzertua eskainiko dute Igartubeiti baserriko dolarean urriaren 2an, igandean, arratsaldeko 18:00etan.
Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosak osatutako bikoteak Gerra Zibilean Gernikan izandako bonbardaketaren tragediari buruzko bi ikuspegi oso pertsonal erakusten ditu saio honetan.
Errepertorioa Gorka Hermosaren 'Gernika, 1937/4/26' lanarekin hasi zen, 1994an konposatua, gaur egun akordeoirako gehien interpretatzen den lanetako bat da eta mundu osoko mota guztietako taldeek interpretatu dute, orkestra sinfonikoak, ganbera-talde ezberdinak eta a solo-ren jatorrizko bertsioa barne.
Kontzertua amaitzeko, Juan Manuel Beguiristainek, José Rafael Pascual Vilaplanak zuzendutako Bilboko Udal Bandak duela gutxi estreinatu berri duen 'Gernika suzko euripean' izeneko kontzertua eskainiko du. Bonbardaketaren bi ikuspegi horien artean Gorka Hermosak akordeoi eta klarineterako egindako hainbat obra interpretatuko ditu bikoteak. Urretxuko musikagilearen musikak CIA IMC-UNESCO bezalako konposizio-sariak jaso ditu.
Azken bost urteetan, bere musika sinfonikoa 17 herrialdetako 39 orkestrak interpretatu dute hiru kontinentetan. Bere estiloak distantzia zaindua mantentzen du Iberiar Penintsulako herri-musiken, jazzaren eta musika klasikoaren artean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.