![Bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta, Igartubeiti baserri museoan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/10/25/88400897--1200x840.jpg)
Ezkio-Itsaso
Bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta, Igartubeiti baserri museoanSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio-Itsaso
Bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta, Igartubeiti baserri museoanA. URBIETA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 24 de octubre 2023, 21:59
Igartubeiti Baserri Museoak bat egin nahi izan du Ondarearen Europako Jardunaldiekin eta urriaren 28rako eskaintza berezi bat prestatu du. Erakusketa, hitzaldia eta familientzako tailerra izango dira, hain zuzen ere, bitxigintza eta laia, euskal ondarearen pieza esanguratsua, ardatz hartuta. Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Laborategia eta Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloa izan ditu bidelagun Igartubeitik jarduera honetan.
«Ondare etnografikoa, gure baserrietako tresna zaharrak eta aintzinako objektuak inspirazio iturri bihurtuko ditugu», adierazi dute baserri museoko arduradunek. Aranzadik eta Bideberri BHIko ikasleek elkarlanean ondare etnografikoan oinarritutako bitxiak sortu dituzte, eta sorkuntzak hitzaldi eta erakusketa baten bidez erakutsiko dira. Hitzaldia urriaren 28an, goizeko 11:00etan izango da Igartubeitin. Eta erakusketa, azaroaren 6ra bitartean izango da ikusgai, baserrian bertan.
Etnografiaz gain, bitxigintza prozesuaz eta artisautza lanaz ere hitz egingo dute Marta Fernandezek, Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloko irakasleak eta Maite Errarte, Aranzadiko Etnografia Laborategiko historialariak.
Eskaintza osatuz, 'Egizu zure bitxia laiekin! familientzako tailerra, eskainiko da egun horretan, urriaren 28an, 16:30etik 18:00etara bitartean. «Laia Euskal Herriko oin-golde motako laborantza tresna da, bi eskuekin erabilia, erabiltzen zutenei laiariak deitzen zitzaien. Famili tailer honetan egurrezko laiak erabiliko ditugu bitxiak sortzeko. Euskal ondarearen pieza esanguratsu hau Marta Fernandez bitxigilearen eskutik eraldatuko dugu, ondarea guarkotasunera ekarriz», azaldu dute Igartubeitiko arduradunek.
Tailerrak plaza mugatuak izango ditu, beraz, parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute online, 943 72 29 78 telefonora deituta edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita. Prezioa, 3 eurokoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.