Borrar
Guztira 51 lagunek parte hartu zuten asteazkeneko txangoan.
Ezkio-Itsaso: Cantabria-ra bidaian primeran aritu dira
Ezkio-Itsaso

Cantabria-ra bidaian primeran aritu dira

Villapresenteko laberintoa, Santillana del Mar eta Castro Urdiales bisitatu zituzten

GALILEA

Sábado, 15 de octubre 2022, 09:11

Asteazkeneko jai eguna aprobetxatzeko asmoarekin eta aurreko urtetan herri mailan egin izan diren txangoei berriro ere helduz (hiru urte badira ezin izan dela ospatu), Cantabriara egun pasa bikaina antolatu zuten itsasoarrek, honetan guztira 51 lagunek parte hartu zutelarik.

Alegiatik abiatu eta hamaiketakoa elkarrekin egin ondoren, norberaren interesen arabera bi aukeren artean hautatu zuten parte hartzaileek: batzuk Villapresenteko laberintotik irtetzen saiatzen ziren bitartean, honetan hogeita bat lagun aritu zirelarik; besteek Santillana del Mar ezagutzeko aukera izan zuten, besteren artean colegiata bisitatz..

Ondoren, Santillanan elkarrekin bazkaldu eta Castro Urdiales ezagutzeera gerturatu ziren, bertatik herrira bueltatuz. Eguraldi bikaina eta giroa ere aparta izan zuten asteazkenean!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Cantabria-ra bidaian primeran aritu dira