![Ezkio: 2022-2023 epealdirako diru laguntzen plan estrategikoa onartu du Udalbatzak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/26/media/cortadas/75221443--1248x686.jpg)
![Ezkio: 2022-2023 epealdirako diru laguntzen plan estrategikoa onartu du Udalbatzak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/26/media/cortadas/75221443--1248x686.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Martes, 26 de julio 2022, 00:03
Herrian aurrera eramandako azken Udal Osoko Bilkuran gai desberdinak jorratu dira, hauen artean, diru laguntzen plan estrategikoa edo Alegiko lursailaren inguruan aritu direlarik.
Azken Ohiko Udal Osoko bilkuratik aurrera udal osoko bilkuretako akten onarpena aurrera eraman zuen lehenengoz udalbatzak; jarraian, alkatetzak eman dituen Dekretuen berri emanez. Ondoren, Buruzai parke eolikoaren proiektuaren aurkako posizionamendua agertzeko prestatutako adierazpena aho batez onartu zuten.
2022-2023 epealdirako diru laguntzen plan estrategiko espedientea hasierako izaeraz onartzea izan zen hurrengo puntua. Idazkariak azaldu zuenez, orain arte urtero orokorrean dirulaguntza guztiak izendatuta daude, hau da, zein elkarteek jasotzen duten dirua jasota egoten da. Plan estrategiko honekin, Udalak hau arautzen duen ordenantza bat izango du, bertan zein elkarte dauden eta zeinek jasotzen duen dirua azalduko duena. Horrela, «zegoen zerrenda zabaldu eta osatu egin da, norberak jasotzen duen diru laguntza azaltzearekin batera», idazkariak. Orain hasierako izaeraz onartu, buletinen argitaratu eta epea amaitzen denean behin betiko izaeraz onartuko da.
Bestetik, Udal langile izateko hautaketa-probetan parte hartu nahi dutenei eman beharreko zerbitzuagatik tasa ezartzeko ordenantza fiskalaren aldaketa espedientea hasierako izaeraz onartzeko proposamena azaldu zen bilkuran, erabakia aurrerago hartzea adostu zelarik. «Gizarte langilearen postua atera behar da herrian eta Diputazioak gomendatzen du tasa bat jartzea, 20 euro izaten da, prozesuan parte hartzeagatik», azaldu zuen idazkariak. Bertaratutako zinegotziek ez zuten oso argi ikusi tasa ezartzearena eta hartu beharreko erabakia aurreragorako uztea erabaki zen.
Azkenik, Alegiko auzoan ekipamendu bi lursail ezartzeko Xehetasun Azterketa hasierako izaeraz onartu zen, aho batez. Zabor gunea dagoen tokian eta pilotalekuaren ondoan, bietan, ekipamenduko eraikina kokatu nahi da. Udalbatzak behin behineko izaeraz onartu zuen; ondoren buletinean argitaratu eta behin betiko onartuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.