Borrar
Sagarrarekin lanean Igartubeiti baserri museoan.
Doako bisita gidatuak asteburu honetan Igartubeiti baserrian

Ezkio

Doako bisita gidatuak asteburu honetan Igartubeiti baserrian

Urola Garaiak antolatu dituen Turismo Industrialeko ate irekien baitan programa berezia eskainiko dute museoan

A. U.

EZKIO-ITSASO.

Miércoles, 24 de abril 2024

Hirugarren urtez jarraian, Urola Garaiak Turismo Industrialeko ate irekiak antolatu ditu, eskualdean ditugun baliabideak ezagutarazteko helburuarekin, eta horretarako Igartubeiti Baserri Museoak hiru eguneko programa antolatu dute, hainbat bisita eta jarduerarekin.

Hala, 'Igartubeitiko dolarea, baserriko bizimodua industrializazioaren aurretik' izenburupean bisita gidatuak antolatu dira asteburu honetarako «Igartubeiti Baserrian XVI eta XVII. mendeetan nola bizi ziren sentituko dugu eta dolare baserri honen barrukaldean taupadaka zebilen prentsaren funtzionamendua ezagutuko dugu. Bisita zapore gozoarekin bukatzeko gazta pintxoa dastatuko dugu txotx eginez!», adierazi dute museotik.

Larunbatean hiru bisita eskainiko dira: 11:00etan euskaraz, 13:00etan gazteleraz eta 17:00etan, euskeraz edo gazteleraz. Eta igandean beste bat, 12:30ean, gazteleraz.

Horrez gain, igandean bisitariek sagar zukua egiteko aukera izango dute, «XVI. mendeko dolarean bezala», Igartubeitiko arduradunek azpimarratzen duten moduan. «Igartubeiti baserrian dolarearen taupadak sentitzen dira, ezagutu baserriaren bihotza den prentsa honen funtzionamendua eta egizu zure sagar zukua kirikoketa erritmoan». Goizeko 11:00etan izango da.

Jarduera hauek guztiak doan izango dira baina erreserba egin behar da 943 72 20 42 / 688 640 534 telefonoetara deituta edota turismobulegoa@urolagaraia. com helbide elektronikora idatzi.

Liburuaren eguna

Bestalde, urtero apirilak 23an, liburuaren eguna dela eta, euskal idazle bati eginiko elkarrizketa argitaratu ohi du Igartubeiti Baserri museoak bere webgunean. Oraingoan, Josebe Blanco hautatu dute protagonista eta 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain' liburuari buruz hitz egin eta artzain lanak idaztearekin nola bateratu dituen azaltzen du elkarrizketan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Doako bisita gidatuak asteburu honetan Igartubeiti baserrian