Ezkio
Edukiontziak herriko hiru tokitan banatuko dira EzkionSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Edukiontziak herriko hiru tokitan banatuko dira EzkionEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Viernes, 20 de septiembre 2024, 20:15
Sasieta mankomunitateko teknikarien gomendioei jarraituz, edukiontzi guztiak erretiratu eta hiru tokitan banatuko ditu Ezkioko Udalak: Errekabarrenan, Iturgainen eta eskola parean. Puntu txikiak izango dira eta hurbilago egongo dira. «Dakizuen bezala azken urteotan izugarrizko ahalegina egin dugu Errekabarrenako birziklaguneko egoera hobetzen, baina batzuen jarreragatik gune horren egoera onartezina da», adierazi du Udalak aldaketa hau azaltzeko. Olioa, arropa, kafe-kapsulak eta pilak jasotzeko edukiontziak udaletxeko birziklagune ondoan jarriko dira.
Datorren larunbaterako, irailaren 28rako, erreka garbitzeko saioa dago antolatuta eta bolondres bila dabil udala. «Boluntarioak behar ditugu erreka garbitzeko eta hamaiketakoa prestatzeko», azaldu dute. Parte hartu nahi dutenek hilaren 23ra arte, dute izena emateko aukera udaletxean, 943721303 telefonora deituz. Larunbatean, goizeko 9:30ean izango da hitzordua udaletxean eta garbiketa lanak 10:00etatik 12:00etara luzatuko dira. Ondoren, hamaiketakoa izango da Anduaga elkartean.
Ziurtagiri digitalak eskuratzeko saioa egingo da Ezkio-Itsasoko udaletxean datorren ostegunean (17:00), hilaren 26an. Izan ere, jakina denez, administrazioarekin hainbat tramite egiteko Donostiara joan behar izaten da eta hori ekiditzeko modu aproposena tramiteak online egitea da. Horretarako, baina, askotan ziurtagiri digitalak behar dira, eta horiek eskuratzeko ere Donostiara joan behar izaten da.
Gai honen inguruan Gipuzkoako Ordezkariordetzatik eskaintza bat jaso du Udalak, bizpahiru teknikari Ezkio-Itsasora etortzeko, hurbiltzen diren herritarrek zuzenean Cl@ve Permanente eta FNMTko ziurgatiri digitalak eskuratzeko eta haien erabilerari buruz azalpenak emateko. Aldi brean ziurtagiri horiekin etxetik egin ditzaketen tramite desberdinak aurkeztuko dituzte, besteak beste, SEPE, DGT eta Gizarte Segurantzarekin eta baita Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.