Ezkio

Egitarau berezia antolatu dute Itsason Emakumearen Egunaren harira

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Martes, 5 de marzo 2024, 20:49

Aurten ere martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ekitaldiz betea dator Itsasora. Hala, egunean bertan, ostiralarekin, 14:00etan taldeko argazkia aterako da eta ondoren bazkaria egingo da Ostatuan. Izen-ematea Ostatuan bertan edo 943 88 03 15 telefonora deituta.

Publicidad

Horrez gain, atzotik igandera bitartean 'Emakume sortzaileen erakusketa (II)' ikusgai egongo da Ostatuan. Aurtengoan Belen Iza Yurritak sortutako margolanekin osatu da erakusketa. Eta ostiralean, artista beraren ahotik haren inguruko azalpenak entzuteko aukera izango da 17:00etan.

Ondoren, 18:00etan, Jon Artano Izetaren 'Juana' liburuaren aurkezpen saioa izango da, ikus-entzunezko batez lagundua. Artanok liburuan Juana Perea Plataren istorioa konta-tzen du. 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako ardi beltza, legendazko emakume bat. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera. Urpekaria, marinela, pirata izan zen... beti ezarritako arauak hautsiz. 2020ko urriaren 29an parte txarreko gizon batzuek erail zuten arte. Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad