Borrar
Apirilean esperientzia honetaz gozatzeko aukera egon zen lehenengoz Igartubeitin.
'Egizu zure sagar zukua' esperientzia sentsoriala asteburu honetan museoan
Ezkio-Itsaso

'Egizu zure sagar zukua' esperientzia sentsoriala asteburu honetan museoan

Pisoiak erabili, sagarrak birrindu, kirikoketa praktikatu eta sagar zukua dastatzeko aukera egongo da larunbateko esperientzia honetan

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Miércoles, 1 de junio 2022, 23:03

Udararen atarian gaudela, ekintza desberdinak antolatu ditu Igartubeiti Baserri Museoak datozen asteburuetarako, hauetako lehenengoa ekainaren 4an burutuko delarik, eta honetan izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko.

'Egizu zure sagar zukua' da asteburu honetan egingo den lehenengo tailerra. Esperientzia sentsorial honetan, sagar-zukua ohiko prozesu batekin egitea proposatzen digute Igartubeiti Baserri Museotik: erabili pisoiak sagarrak birrintzeko, praktikatu Kirikoketa musika-erritmoak eta... egindako zukua dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Esperinetzia hau larunbata honetan eta ekainaren 18an ere aurrera eramango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Honetan izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko eta interesdunek 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu dezakete edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Tailer berezi honetan aparte bisita tematiko berri bat ere antolatu da ekainaren 11n eta 25ean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 'Landareen sekretuak' bisitarekin, Igartubeiti inguruko landare jangarrien propietateak eta erabilerak ezagutuko dituzte parte hartzaileek.

Amaieran, Igartubeitiko hainbat landareekin egindako pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da.

Sendabelarrak

Urola Garaiko Jabetze Eskolak antolatuta, ekainak 7, 14 eta 21ean, arratsaldeko 17:30etik 19:30ak bitartean 'Sendabelarrak' helduentzako tailerra ospatuko da Igartubeitin.

Honetan, gehien erabiltzen diren sendabelar batzuen ezaugarriak eta erabilerak identifikatuko dira. Horiek erabiltzeko moduak ere azalduko dituzte, eta pomadak, estraktuak eta beste prestakin batzuk egingo dira. Tailer hau Cristina Lizarragak eskainiko du. Azkenik, Igartubeiti Baserri Museotik gogoratzen dute ere 'Sarrera 1, 2 museo' proposamena zabalik dagoela, honen bidez eta Igartubeititik oso gertu, Zumalakarregi Museoa dagoela ikusita, bi hauek sarrera bakar batekin ikusteko aukera dagoela, goiz edo egun osorako txangoa eginez.

«Zumalakarregi Museoak gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. mendeko bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handiko aldia baita, mundu garaikidearen hasiera», azaltzen dute.

Ekintza hauen guztien inguruko informazio gehiago jasotzeko www.igartubeitibaserria.eus helbidera jo daiteke.

Ordutegia

Urriaren 31 bitartean, Igartubeiti Baserri Museoak ondorengo ordutegia izango du: asteartetik larunbatera eta jaiegunetan, arratsaldeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean egongo da museoa zabalik. Igandetan, goizez izango dugu Ezkio-Itsasoko museoa bisitatzeko aukera 10:00etatik 14:00ak arte; eta astelehenetan itxita egongo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Egizu zure sagar zukua' esperientzia sentsoriala asteburu honetan museoan