Ezkio
Egun osoko irteera antolatu da datorren urriaren 12an Baztanera itsasoarrentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Egun osoko irteera antolatu da datorren urriaren 12an Baztanera itsasoarrentzatEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Lunes, 23 de septiembre 2024, 20:17
Bi urteren ondoren herriko irteera antolatu dute Itsason elkarrekin egunpasa ederra igarotzeko asmoarekin. Urriaren 12an izango da eta Baztan izango dute jomuga, Elizondo, Beartzun, Amaiur, Aniz, besteak beste, bisitatuz.
Egun horretan goizeko 8:45ean autobusa Alegiako beheko taberna zenaren paretik irtengo da. 10:30ean Señorio de Bertiz-en sarreran hamaiketakoa egin ostean (antolakuntzak eramango du), bi proposamen izango dituzte aukeran irteeran parte-hartzen dutenek. Batetik, Beartzungo abentura parkea. Goizeko 11:30etik 14:00etara luzatuko da jarduera hau eta parte-hartzaileek bi hauen artean aukeratu beharko dute izena ematerakoan: arroila jaitsiera eta bia ferrata + tirolinak. Eta bestetik, Amaiurko gaztelura eta Elizondora bisita, bertako ondare artistiko-historiko ederraz gozateko. Hau 12:00etatik 14:00etara luzatuko da.
Bi proposamen hauetako edozein aukeratuta ere, bazkaria elkarrekin egingo da Urgain jatetxean, Oronoz-Mugairin, 14:30etik aurrera. Menua zehaztuta dago: entsalada edo eguneko heltzekoa sakramentuekin; oilasko errea edo bakalaua saltsan; postrea eta kafea.
Bazkal ondoren bisita gidatua egingo da 17:00etan: Aniz-eko Jauregi Esnekiak ikustera joango dira. Alegiara itzulera 20:30erako dago aurreikusita.
Parte hartu nahi dutenek izen-ematea Udaletxean bertan egin beharko dute irailaren 30erako, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus). Izena ematerakoan bakoitzak adierazi beharko du goizean egin nahi duen ekintza eta bazkarirako menua.
Irteerak 20 euroko kostua izango du helduentzat eta 12 eurokoa ikasleentzat. 10 urtetik beherakoek doan izango dute. Autobusean kobratuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.