Ehiza postuen zozketak aurrera eramaten ari dira Anduagan.
Ezkio-Itsaso

Ehiza denboraldia azaroaren 27ra arte abian egongo da

Astean hirutan aurrera eramaten dira zozketak herrian, Anduaga auzoan udaletxe parean kokatuta dagoen karpan ospatuz, astean hirutan

MIRYAM GALILEA

EZKIO-ITSASO.

Jueves, 3 de noviembre 2022, 00:07

Urriaren hasieran abiatu zen ehiza denboraldia Ezkio-Itsason, handik geroztik herrian kokatuta dauden postuetan ehizatu ahal izateko astean hirutan zozketak aurrera eramaten direlarik.

Publicidad

Beraz, urtero bezala oraingoan ere ehizatzeko aukera dute ehiza zaleek Ezkio-Itsasoko lurretan. Denboraldia urriaren 8an hasi zen eta azaroaren 27ra arte iraungo du, Ezkio-Itsasoko lurretan aurtengoan ere 60 postu inguruetan egoteko aukera dutelarik ehiztariek, hauetako gehiengoak lurrean kokatutakoak direlarik.

Denboraldia hasi baino lehen lursailak eta postuen inguruak txukundu eta garbitzen aritu ziren Oreiña elkartekoek. Urtero bezala, ehiztariei eskatzen zaie bertan egindako zaborra eurekin eramatea bueltan eta mendiak eta bideak txukun mantentzen laguntzea.

Zozketak

Aurreko urtean egin zen bezala, zozketak hiru egunetan aurrera eramaten ari dira oraingoan ere, Anduaga auzoan, udaletxe parean honetarako kokatu den karpan ospatzen direlarik.

Arratsaldeko 20:00etan izena eman eta 20:30ean zozketarekin hasten dira, astean hirutan. Ostiraletan, larunbata, igande eta astelehenean ehizatzeko zozketak aurrera eramaten dira; astelehenetan, astearte eta asteazkenerako postuetarako egiten dira; eta asteazkenetan, ostegun eta ostiralerako.

Hauek guztiak, esan bezala, Santa Lutzia auzoko enparantzan ospatzen dira, eta hauetan parte hartzeko federatuta egotea beharrezkoa izango dela gogoratzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad