Borrar
Denboraldia amaituta, postuak garbitzeko unea iritsi da, irudian, Artxurzan kokatutakoak.
Ehiza denboraldiko balorazio bikaina egiten du Oreiña elkarteak
Ezkio-Itsaso

Ehiza denboraldiko balorazio bikaina egiten du Oreiña elkarteak

Orain, postuak garbitu eta denboraldiari festa giroan agur esateko unea iritsi da abenduaren 7an egingo duten bazkariarekin

CRISTINA LIMIA

Ezkio-Itsaso

Viernes, 2 de diciembre 2022, 23:10

Ehiza denboraldi borobilari amaiera ematera doaz Ezkio-Itsasoko Oreiña elkartekoak. «Pasa den azaroaren 20an usoaren ehiza garaia bukatu zen, aspaldian izan dugun emankorrena izan da zalantzarik gabe, badira urteak ez genuela horrenbeste ehizatzen eta oso balorazio positiboa egiten dugu», azaltzen dute pozik elkarteko kideek.

Eskertza bazkaria

Orain, erabilitako ehiza postuak garbitzeko garaia heldu da, baita ere, denboraldiari festa giroan agur esateko unea.

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Oreiña elkarteak ehiza postuak kokatzen diren lur eremuetako jabeekin eta hauen mugakideak diren lurretako jabeekin bazkaria ospatuko dute. Hitzordua datorren abenduaren 7an izango da, asteazkena, Santa Lu-tziko Agirretxe jatetxean. «Elkartetik bazkari hau eskaintzen diegu beraien lur esparruetan ehizak sortzen duen joan-etorria jasaten dutela eskertu nahian», azalzen dute Oreiña elkartekoek. Bide batez eta lerro hauen bitartez, beraien ekintzekin beti azaltzen duten begirunea esker-tzen diete udalerriko lurjabeei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ehiza denboraldiko balorazio bikaina egiten du Oreiña elkarteak