Borrar
Taielrra gaur arratsaldean izango da. GALILEA
Ehundu familientzako tailerra gaur arratsaldean
Ezkio-Itsaso

Ehundu familientzako tailerra gaur arratsaldean

GALILEA

Ezkio-Itsaso

Viernes, 9 de septiembre 2022, 22:41

'Ezkutuko altxorrak' ekimenaren barne, familiei zuzendutako Ehundu tailerra aurrera eramango da gaur arratsaldean Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Doakoa izango dugu tailerra eta honek arratsaldeko 16:30ean hartuko du martxa.

Parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutuko dute, eta bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du.

Honetan 6tik 12ra urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu dezakete; Interpretazio zentroan aurrera eramango da. Ehundu! tailerrean izena emateko telefonoz deitu behar da 943 72 20 42 telefono zenbakira, kopurua mugatua baita.

Museoa bisitatu

Igartubeiti Baserri Museoa bisitatzeko aukera desberdinak eskaintzen dira. Museoa norbera euren kabuz bisitatzeko aukera dago, baserriaren deskribapen formala azaltzen duten eta XVI. mendeko baserriaren bizitza kontatzen duten QRak eskaneatuz. Bestalde, bisita gidatua ere egin daiteke, beti bezala, goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz, eta arratsaldeko 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.

Haurrek eta euren familiek ere, bisita ludiko batean parte har-tzeko aukera dute baserri barruan. Beren piko-pikoak muntatu ondoren, objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen direla aitortzen dute museotik; liburuxka harreran jaso daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ehundu familientzako tailerra gaur arratsaldean