Borrar
Landareen sekretuak ekintza lehenago ere antolatu izan da baserri museoan.
Ekaineko azken tailerra 'Landareen sekretuak' izango da, Igartubeitin
Ezkio-Itsaso

Ekaineko azken tailerra 'Landareen sekretuak' izango da, Igartubeitin

Hilaren 25ean eskainiko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera; izen ematea zabalik dago

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Jueves, 9 de junio 2022

Hilabetea aurrera doa eta Igartubeitin ospatzen diren ekintzak ez dira gutxi, tailer desberdinak abian eta jarduera anitzetan parte hartzeko aukera zabaltzen dutelarik. Hilabete hauetan zehar bisita berezi eta esperientzia desberdinetaz gozatzeko aukera egonda ere, tailer berezi batean parte hartzeko aukera eskaintzen dute museotik, hilaren bukaeran burutuko den 'Landareen sekretuak' ekintzan hain zuzen ere.

Horrela, ekainaren 25ean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera 'Landareen sekretuak' bisitarekin, Igartubeiti inguruko landare jangarrien propietateak eta erabilerak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Eta amaieran, Igartubeitiko hainbat landareekin egindako pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da bertan.

Tailer honetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, lekua murriztua baita. Honetarako, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edota 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke.

'Sarrera 1, 2 museo'

Igartubeiti Baserri Museotik gogoratzen dute ere 'Sarrera 1, 2 museo' proposamena zabalik dagoela, honen bidez eta Igartubeititik oso gertu, Zumalakarregi Museoa dagoela ikusita, bi hauek sarrera bakar batekin ikusteko aukera dagoela, goiz edo egun osorako txangoa eginez.

«Zumalakarregi Museoak gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. mendeko bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handiko aldia baita, mundu garaikidearen hasiera», azaltzen dute.

Informazio gehiago jasotzeko www.igartubeitibaserria.eus helbidera jo daiteke.

Urriaren 31a bitartean, Igartubeiti Baserri Museoak ondorengo ordutegia izango du: asteartetik larunbatera eta jaiegunetan, arratsaldeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean egongo da museoa zabalik.

Igandetan, goizez izango dugu Ezkio-Itsasoko museoa bisitatzeko aukera 10:00etatik 14:00ak arte; eta astelehenetan itxita egongo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekaineko azken tailerra 'Landareen sekretuak' izango da, Igartubeitin