Joselu Anaiak, jaien lehen gaueko gonbidatu itzelak.

Ezkio

Ekintza anitzez beteriko egitaraua Alegi auzoko Madalena jaietan

Ospakizunak gaur hasiko dira, sagardo dastaketa, herria-afaria eta Joselu Anaiak taldearen dantzaldiarekin

Cristina Limia

EZKIO-ITSASO.

Jueves, 18 de julio 2024, 20:09

Alegi auzoak Madalena festetaz gozatzeko ekin-tza ugari eskainiko ditu egunotan. Ospakizunak gaur hasiko dira. Lehenengo hitzordua sagardo dastaketarekin izango da 19:30ean. Herri-afaria egingo da 21:00etan eta beste behin, eta asko dira, Joselu Anaiak taldea izango da auzoan, bere dantzaldiarekin festa goizaldera arte giro bikainarekin gidatuz.

Publicidad

Bihar, beste horrenbeste ekin-tza eramango dituzte aurrera auzoan. Mus txapelketa jokatuko da 16:00etan, Alegiko Sindikatoa ezagutzeko ate irekien saioa egingo da 18:30ean, aizkolari erakustaldia izango da 19:00etan (Mikel Larrañaga eta Joxe Ugarteburu, Eneko Otaño eta Ibai Etxeberriaren aurka), ardo dastaketa burutuko da 20:30ean (parte har-tzeko txartelen prezioa 8 eurokoa izango da) eta ondoren, Modestoren dantzaldiak alaituko du auzoa.

Ospakizunak astelehenean, Madalena eguna, amaituko dira. Meza nagusia egingo da Izazpe abesbatzaren parte-hartzearekin 12:00etan. Auto klasikoen erakusketa egongo da 12:45etatik aurrera, hamaiketako herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da 13:00etan, haurrentzako parkea irekiko da 17:00etan, parrillada ospatuko da 20:30ean (txartelen prezioa 18 eurokoa izango da helduentzat eta 10 eurokoa gaztetxoentzat) eta Modestoren dan-tzaldia izango da berriz ere ilun-tzean, Madalena jaiei amaiera alaia emanez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad