![Ezkio-Itsaso: Ekintza desberdinak aurrera eramango dira Itsason Euskaraldiaren inguruan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/04/media/cortadas/77713982--1248x968.jpg)
![Ezkio-Itsaso: Ekintza desberdinak aurrera eramango dira Itsason Euskaraldiaren inguruan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/04/media/cortadas/77713982--1248x968.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Viernes, 4 de noviembre 2022, 00:15
Hilabete eskas gelditzen da Euskaraldia hasteko, eta aurten ere gogotsu helduko diote festari itsasoarrek, ekitaldi honen inguruan ekintza desberdinak aurrera eramango direlarik. Jakina den moduan irailaren 28an herritar guztien izen-emateko (edo parte-hartzea berresteko) txanda ireki zen. Horretarako bide ezberdinak eskaini zitzaizkien herritarrei: mezu zuzenak, e-mail masiboak, webgunea (www.euskaraldia.eus), sare sozialak,... Gogora-tzea ere parte hartzen duenaren lehen aldia baldin bada, web gunean izena emateko galdetegia zabalik dela oraindik ere.
Aldi berean ere Itsasoko batzordetik adierazten dute oraindik berrestea egin gabe badago, prozesua aurreko edizioetan (2018an edo/eta 2020an) izena eman zuten guztientzat dagoela zabalik, orrialde horretan norberaren helbide elektronikoa sartu beharko duelarik. «Aurreko edizioren batean parte hartu baduzu: 2022an parte hartu nahi duzun edo ez galdetuko zaizu: bai erantzuten baduzu, parte-hartzea berretsita geldituko da (eskerrak emateaz gain, datuak aldatzeko aukera ere emango zaizu); aldiz, ez erantzuten baduzu, aurtengo zerrendetan ez zara agertuko baina datuak gordeta geldituko dira (pribatutasun legea betez)», azaltzen diete herritarrei.
Ahobizi eta Belarriprest-eko txapak Eusko Jaurlaritzak erosi eta zabaldu ditu herrietara. eta Itsasokoak ere jaso dira dagoeneko.
Txapa hauek Itsasoko Euskaraldia Batzordeak banatuko ditu azaroaren 18an egingo den Euskaraldiaren Hasierako Girotze Saioan, honen deialdia hemendik gutxira herritarrei zabalduko zaielarik. Horrela, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, txapa soinean ibiliko dira herritarrak.
Ondoren, Euskaraldiaren aitzakian, abenduaren 10ean bi ekitaldi izango dira Itsason. Hasteko, arratsaldeko 18:30etan, 'Lehendakari gaia' antzerkia aurrera eramango da Alegiako frontoian, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. Ondoren, gaueko 21:00etan afaria egongo da eta 'Auskalo Zeinek Jarriak' bertso emanaldia ospatuko da Itsasoko Ostatuan, Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariekin.
Itsasoko Udalak jubilatuen ospazina auntolatu du aurten ere eta hau datorren azaroaren 13an, igandea, aurrera eramango da herrian. Arratsaldeko 13:00etan Itsasoko Elizan meza ospatuko da eta jarraian, Aurreskua Itsasoko Plazan eta argazkiaegingo dute herritarrek. Ondoren, 14:30etan Bazkaria ospatuko da Mandubiako Bentan, menua ondorengoa izango delarik: askotariko frijituak, arrain zopa, arraina edo haragia (hauetako bat aukeratu beharko da bertan: legatza, mihi-arraina, txipiroiak, lupia, txuleta, arkumea edo arkume-txuletak), postrea eta kafea, eta edaria.
Antolatzaileen esandakoaren arabera, oOndorengo egunetan taldeko argazkia banatuko da oroigarri gisa.
Bazkaria erreserbatzeko Itsasoko Udaletxean izena eman beharko da azaroaren 7a (astelehena) baino lehen. Bazkariaren prezioa ondorengoa da: jubilatuentzat 17,5 euro eta gainerakoentzat 35 euro. Jatetxean bertan ordainduko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.