Ezkio

Ekitaldiz gainezka iritsiko da gaur eguna Ezkiora, San Miguel jaien baitan

Kross herrikoia, toka txapelketa, josalak, herri bazkaria eta musika asko izango dira goizetik gauera luzatuko den egitarauan

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Viernes, 3 de mayo 2024, 20:31

San Miguel jaiak atzo abiatuta, ekitaldiz gainezka iritsiko da eguna Ezkiora, goizetik gauera luzatuko diren ekitaldiekin. Hala, goizeko 10:00etan abiatuko da Izazpiko Igoera helduentzako kross herrikoia eta 11:30ean, berriz, umeen txanda izango da.

Publicidad

13:00erako toka txapelketa dago iragarrita eta gaur izango da, era berean, herri bazkaria, Aritz Markinez eta Iker Sukia trikitilariek alaituta. Bazkalostean, berriz, bingoa egongo da.

Arratsalde partean jolasak izango dira umeentzat, 17:00etan hasita, eta 20:00etatik aurrera Trikidantz erromeri taldeak hartuko du giroa alaitzeko ardura.

22:00etan afaltzeko atsedena egingo da, eta 23:00etatik aurrera berriro ere musika Mugi panderoa taldearekin.

Urrezko aizkora

Bihar, goizeko 11:30etik aurrera Aitor, Joseba eta Maddi Zaldua trikitilariak giroa alaituz arituko dira eta 12:00etan Urrezko Aizkora saioa egingo da. Gogoratu behar da, profesionalen atalaz gain, 18 urtez azpikoen mailan, Unai Etxeberria 'Osinalde' ezkiotarrak parte hartuko duela. Harekin batera arituko dira Kimetz Oñederra 'Aittola', Amets Aristizabal, Ibai Emaldi, Joan Goikoetxea, Amets Kortina eta Oier Mitxelena. Herri kirolen erakustaldia osatzeko, harrijasotzaileak ere izango dira Unax Iruretagoiena 'Izeta VII' eta Naroa Arruti.

Arratsaldean, berriz, haur eta helduen pilota partiduak (16:00etan) jokatuko dira eta ondoren barrikotea trikitilariek alaituta.

San Miguel eguna, maiatzaren 8a, asteazkena izango da. 11:00etan meza nagusia egingo da eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, ume jolasak eta txokolatada izango dira. Egunean zehar trikitilariek giroa alaituko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad