Erakusketa Interpretazio Zentroan kokatuta dago eta maiatza bitartean bertan ikusteko aukera izango dute bisitariek.
Ezkio-Itsaso

'Eko-moda: Autobuseko ehunekin egindako diseinuak' erakusketa abian

Azaroaren erdialdera berriro ere 'Zure estutxea egin ehun hondakinekin' familientzako tailerra ospatuko da museoan

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Martes, 25 de octubre 2022

Igartubeiti Baserri Museoak jasangarritasuna ardatz duten jarduerak antolatu ditu Ondarearen europako jardunaldien barne. Hauen artean, museoak 'Eko-moda: Autobuseko ehunekin egindako diseinuak' erakusketa abian da eta honen inguruko ekintza desberdinak burutu dira, hauen artean bi tailer; familiei zuzendutakoa azaroan egingo da berriro.

Publicidad

Autobus-ehunez moda egin daiteke? Horixe da Igartubeiti baserri museoko 'Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak' maiatzaren bukaera arte ikusgai izango den erakusketa berriak azaltzen duena.

Ondarearen Europako Jardunaldiekin, 'Ondarea loratuz, gozatu!' leloari jarraituz, jasangarritasuna du ardatz, museoarentzako gai nagusietako baten, jasangarritasunaren ikuspegitik gizartea eraldatzeko praktika gisa.

Erakusketa

Gero eta gehiago dira ingurumenaren eta gizartearen iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duten ekimenak. Sektoreen arteko lankidetza ere funtsezkoa da ekonomia zirkularrago baterantz eta gure ingurunearekiko begirunetsuago baterantz aurrera egiteko.

'Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak' erakusketa, Irizar garraio-enpresak, Emausek eta KOTOI marka-etxeak ehun-hondakinei bizitza berri bat emateko hasitako bidearen erakusgarri da, gaur egungo diseinuko modako jantzi berrietan eraldatuz. Erakusketaren diseinua jasangarritasunaren erakusgarri ere bada, baserritik bertatik berrerabilitako materialekin girotu baita. Bertan, birziklatutako materialez eta baserriko elementu berrerabiliez osatutako hiru ingurunetan barrena egindako ibilbidean, Fanny Alonso diseinatzaileak sortutako jantziak aurkezten dira, baita Kotoi markak egindako janzkera tradizionalaren osagarriak eta berrinterpretatutako beste jantzi batzuk ere. Erakusketa hau museoko Interpretazio zentroan kokatuta dago eta maiatzaren bukaera arte izango dugu bertan ikusgai.

Tailerra

Erakusketa berriarekin batera, helduentzako eta haurrentzako jarduera-programa bat antolatu da. Orain arte solasaldi bat burutu da museoan, eta gaiaren loturiko bi tailer: bata helduei zuzendutakoa 'Eko-poltsa' tailerra; eta bestea familientzat, 'Zure estutxea egin ehun-hondakinekin'.

Publicidad

Azken hau azaroan ere egingo da eta honetan parte hartzeko aukera zabalik dago dagoeneko. Beraz, azaroaren 19rako (larunbata) berriro ere tailer honetan parte hartzeko aukera izango dute familiek. Honetan, parte-hartzaileek, Igartubeitiren fruiturik baliotsuenaren, sagarraren formako estutxea sortuko dute, ehun-hondakinak erabiliz. Tailerra arratsaldeko 16:30etik 19:30ak bitartean izango da.

Izen emateak

Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea eta honetarako igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi daiteke edota 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu.

Igartubeiti Baserri Museoko ordutegiari dagokionez, urriaren 31a bitartean ondorengoa izango da: asteartetik larunbatera eta jaiegunetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Igandetan, goizeko 10:00etatik 14:00etara dago zabalik; astelehenetan itxita. Bisita gidatuei dagokienez, goizeko 11:00etan, 12:30ean eta arratsaldeko 17:00etan izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad