Borrar

Ezkio

'Elbira' filmaren proiekzioa Ezkio-Itsason Emakumearen Eguna ospatzeko

C.L.

ezkio-itsaso.

Miércoles, 1 de marzo 2023, 21:48

Ezkio-Itsasok ere bat egingo du datorren asteazkenean Emakumearen Nazioarteko Egunarekin eta hala 'Elbira' dokumentalaren proiekzioa antolatu dute egun horretan udaletxeko lehen solairuko batzar aretoan. Emanaldia 19:00etan izango da eta ondoren afari-merienda eskainiko da Anduaga elkartean. Hitzordua doan izango da, baina parte hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du aurrez izena.

Elbira Zipitria (Zumaia, 1906 - Donostia, 1982) irakasle eta euskaltzalearen historia kontatzen du 'Elbira' dokumentalak. Hainbat adituren eta haren gertuko kideren eskutik Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakontzen du Iban González zuzendariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Elbira' filmaren proiekzioa Ezkio-Itsason Emakumearen Eguna ospatzeko