!['Erdaldun berrien kluba' umorezko bakarrizketa igande honetan Ezkioko udaletxean](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/11/29/89472023--1200x840.jpg)
Ezkio
'Erdaldun berrien kluba' umorezko bakarrizketa igande honetan Ezkioko udaletxeanSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
'Erdaldun berrien kluba' umorezko bakarrizketa igande honetan Ezkioko udaletxeanEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Martes, 28 de noviembre 2023, 20:58
Igande honetan Euskararen Eguna ospatzeko plan polita prestatu du Ezkioko Udalak. Izan ere, 'Ezkion euskaraz gara!!!', lelopean, antzerkia eta gaztaina-jatea antolatu ditu abenduaren 3ko arratsalderako. Hasteko, 18:00etan udaletxean 'Erdaldun berrin kluba' umorezko bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango da Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkartearen eskutik.
«Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba erdaldun berrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?». Halaxe aurkezten dute antolatzaileek euskararen erabileraren inguruko gogoeta –betiere umore klabean– bultzatu nahi duen antzezlan hau. Idoia Etxeberriak idatzia, Olatz Pagalday aktore eskoriatzarrak gorpuzten du 45 minututan. 2014an estreinatu zuen AEBk bakarrizketa hau Arrasaten, eta orduz geroztik hamaika eszenatokitara eraman dute arrakasta handiarekin.
Antzezlanaren ostean, gaztaina erreak jateko aukera izango da Santa Lutziko plazan, sagardoz bustiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.