Las 10 noticias clave de la jornada
Olatz Pagalday aktore eskoriatzarra Irantzuren rolean.

Ezkio

'Erdaldun berrien kluba' umorezko bakarrizketa igande honetan Ezkioko udaletxean

Arratsaldeko seietan izango da Euskararen eguna ospatzeko eta horren ostean, gaztaina erreak eta sagardoa Santa Lutzi plazan

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Martes, 28 de noviembre 2023, 20:58

Igande honetan Euskararen Eguna ospatzeko plan polita prestatu du Ezkioko Udalak. Izan ere, 'Ezkion euskaraz gara!!!', lelopean, antzerkia eta gaztaina-jatea antolatu ditu abenduaren 3ko arratsalderako. Hasteko, 18:00etan udaletxean 'Erdaldun berrin kluba' umorezko bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango da Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkartearen eskutik.

Publicidad

«Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba erdaldun berrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?». Halaxe aurkezten dute antolatzaileek euskararen erabileraren inguruko gogoeta –betiere umore klabean– bultzatu nahi duen antzezlan hau. Idoia Etxeberriak idatzia, Olatz Pagalday aktore eskoriatzarrak gorpuzten du 45 minututan. 2014an estreinatu zuen AEBk bakarrizketa hau Arrasaten, eta orduz geroztik hamaika eszenatokitara eraman dute arrakasta handiarekin.

Antzezlanaren ostean, gaztaina erreak jateko aukera izango da Santa Lutziko plazan, sagardoz bustiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad