![Ezkio: Errekabarrena auzoko baratza bat eskuragarri dagoela azaldu du Udalak](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/06/media/cortadas/76108789--1248x744.jpg)
![Ezkio: Errekabarrena auzoko baratza bat eskuragarri dagoela azaldu du Udalak](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/06/media/cortadas/76108789--1248x744.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Martes, 6 de septiembre 2022, 00:17
Ezkio-Itsasoko Udalak Herri-Baratzak izeneko proiektua martxan jarri zuen 2014. urtean Errekabarrena auzoaren inguruan eta hauetako baratza bat libre dagoelaren deialdia luzatu berri die herritarrei, hau lantzeko interesa dutenek izena emateko aukera zabalik dutelarik, irailaren erdialdera arte.
Herri-baratza proiektuaren helburua da pertsonen osotasunerako topalekua izatea, bizitza osasuntsu baterako oinarriak eskaintzea, naturarekin ikasi eta erakusteko aukera eta elkarbanatzeko aukerak eskaintzea eta azkenik aisi aktiboa sustatzea.
Herriko Udalak azaldu duenez, Errekabarrenan kokatuta dagoen baratza bat libre geratu da eta hutsune hori betetzeko deialdia luzatu du; izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta irailaren 15ean amaituko da, honetarako Ezkio-Itsasoko udaletxean izena eman beharko delarik.
Herri Baratzak proiektua 2014ko irailan gauzatu zen, hilabetetako lana egin ondoren. Orduan, interesa zuten herritarren zerrenda egin eta baratzen funtzionamendurako erreglamendua idatzi zuen udalak, hau abuztuan Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratu zelarik.
Erreglamendu honek dionez, herri baratza hauek kokatuta dauden lursailak Ezkio-Itsasoko udalaren titularitatekoak dira, eta bere eskumena da lursail horiek esleitu, administratu, kudeatu eta zuzentzea: ur hornidura puntuak instalatu, erabilera amankomunerako fregadera bat...
Baratza bat eskuratzeko, Ezkio-Itsasoko udalerriko bizilaguna izan beharko da eta adjudikatzeko prozesuan titular bat baino ez da onartuko etxebizitzako.
Partzelaren kontzesioa urte baterako izango da, eta epe hori urtero luza daiteke. Gehienez ere hamar urte iraungo du, hura bukatu baino lehen, erregelamenduan ezarritako iraungitze klausularen bat hautsi ezean.
Udalak adjudikaziodunari baratzetarako lursaila uzten dio, erabili dezan eta gozatu dezan, antolatzen diren gizarte eremuko ekintza guztietan laguntzearen truke, hala nola, ikasleei aholkuak emanez eta baratzako generoen erakusketetan parte hartuz, besteak beste.
Azkenik, gogoratzen da baratza nekazaritzarako bakarrik erabiliko dela, eta landatutakoa, nekazaritza ekologikoaren printzipioen arabera kudeatuko da. Honez gero, debekaturik dago herbizidak, pestizidak eta sintesiko ongarriak erabiltzea, eta baita hazi eta landare transgenikoen erabilera ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.