Borrar
Baratza bat libre geratu da Errekabarrena auzoan eta hau lantzeko izena emateko epea gaur amaitzen da.
Errekabarrena auzoko baratza bat eskuratzeko azken eguna da gaur
Ezkio-Itsaso

Errekabarrena auzoko baratza bat eskuratzeko azken eguna da gaur

Bertan landutakoa nekazaritza ekologikoaren printzipioen arabera kudeatu beharko da

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Martes, 13 de septiembre 2022, 23:14

'Herri-Baratzak' izeneko proiektua martxan jarri zuen 2014. urtean Ezkio-Itsasoko Udalak, Errekabarrena auzoaren inguruan dagoen lursail batean lurra landu ahal izateko baratza desberdinak kokatuz. Hauetako baratza bat libre geratu da eta lantzeko interesa duenak izena emateko aukera du, azken eguna gaur izanik.

Pertsonen osotasunerako topalekua izatea, bizitza osasuntsu baterako oinarriak eskaintzea, naturarekin ikasi eta erakusteko aukera eta elkarbanatzeko aukerak eskaintzea, eta azkenik, aisi aktiboa sustatzea dira Herribaratzak proiektu honen helburuak. Hauek lortzeko arau xume batzuk bete behar dituzte erabiltzaileek eta baratzaren kontsesioa urte baterako izango da, beti ere hamar urtera arte luzapena egiteko aukera egongo delarik.

Horrela, herriko Udalak herritarrei deialdi baten bitartez azaldu dienez, Errekabarrenan kokatuta dagoen baratza hauetako bat libre geratu da eta hutsune hori betetzeko izena emateko aukera zabaldu du, hau egiteko azken eguna gaur izango delarik. Honetarako Ezkio-Itsasoko udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira edo bertara gerturatu.

Herri Baratzak proiektua 2014ko irailan gauzatu zen hilabetetako lana egin ondoren, eta handik geroztik abian da. Orduan, momentu horretan interesa zuten herritarren zerrenda egin eta baratzen funtzionamendurako erreglamendua idatzi zuen udalak, hau abuztuan Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratuz.

Arau batzuk

Erreglamendu honek dionez, herri baratza hauek kokatuta dauden lursailak, Ezkio-Itsasoko udalaren titularitatekoak dira, eta bere eskumena da lursail horiek esleitu, administratu, kudeatu eta zuzentzea: ur hornidura puntuak instalatu, erabilera amankomunerako fregadera bat...

Baratza bat eskuratzeko, Ezkio-Itsasoko udalerriko bizilaguna izan beharko da eta adjudikatzeko prozesuan titular bat baino ez da onartuko etxebizitzako.

Partzelaren kontzesioa urte baterako izango da, eta epe hori urtero luza daiteke. Gehienez ere hamar urte iraungo du, hura bukatu baino lehen, erregelamenduan ezarritako iraungitze klausularen bat hautsi ezean.

Udalak adjudikaziodunari baratzetarako lursaila uzten dio, erabili dezan eta gozatu dezan, antolatzen diren gizarte eremuko ekintza guztietan laguntzearen truke, hala nola, ikasleei aholkuak emanez eta baratzako generoen erakusketetan parte hartuz, besteak beste.

Azkenik, gogoratzen da baratza nekazaritzarako bakarrik erabiliko dela, eta landatutakoa, nekazaritza ekologikoaren printzipioen arabera kudeatuko da. Honez gero, debekaturik dago herbizidak, pestizidak eta sintesiko ongarriak erabiltzea, eta baita hazi eta landare transgenikoen erabilera ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errekabarrena auzoko baratza bat eskuratzeko azken eguna da gaur