![Ezkio - Itsaso: Errigora ekimeneko hiru saskiak eskuratzeko aukera](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/29/media/cortadas/77558202--1248x902.jpg)
![Ezkio - Itsaso: Errigora ekimeneko hiru saskiak eskuratzeko aukera](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/29/media/cortadas/77558202--1248x902.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
GALILEA
Sábado, 29 de octubre 2022, 00:08
Errigoraren kanpaina berria hasi da dagoeneko eta azaroaren 10a bitartean gauzatuko da Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpainaren 2022ko edizio hau. Iaz bezala, hiru saski daude aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25a Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko dela diote kanpainako arduradunek.
Hiru saskiren artean aukeratu dezakegu oraingoan ere, hauek produktu desberdinez osatuta daudelarik: beltza, berdea eta zuria. Saski beltzan (betikoa, 55 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, eztia, kardua, mahats-zukua, piper mamia, teilak eta molineritoak ditugu, 2023ko egutegi batekin batera. Saski berdean berriz (ekologikoa, 65 euro), orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, ardo-ozpina, tomate frijitua, arroza integrala, pasta, konbutxa, tea, teilak, sagar-zukua, txitxirioak, eta honetan ere 2023ko egutegia dugu. Eta saski zurian hirugarrenik (berezia, 75 euro), orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, ardi-gazta, patxaran-pastak eta polboroiak daude, honek ere 2023ko egutegia dakarrelarik.
Saskiren bat eskuratzeko azaroaren 10a (osteguna) izango da azken eguna. Honetarako eskaera guztiak zuzenean errigora.eus ataritik egin beharko dira eta banaketa gunea Ezkion egongo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.