MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 20 de octubre 2022, 23:08
Udazkenero bezala, nafar produktuez osatutako hiru saski desberdin eskuratzeko aukera eskaintzen digute Errigorak-etik berriro ere, hauek lor-tzeko aukera bihartik aurrera zabalik egongo delarik.
Publicidad
Bihar hasi eta azaroaren 10a bitartean gauzatuko da Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpainaren 2022ko edizio hau. Iaz bezala, hiru saski daude aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko dela diote kanpainako arduradunek.
Hiru saskiren artean aukeratu dezakegu oraingoan ere, hauek produktu desberdinez osatuta daudelarik: beltza, berdea eta zuria.
Saski beltzan (betikoa, 55 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa,eztia, kardua, mahats-zukua, piper mamia, teilak eta molineritoak ditugu. 2023ko egutegi batekin batera; saski berdean berriz, (ekologikoa, 65 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, ardo-ozpina, tomate frijitua, arroza integrala, pasta, konbutxa tea, teilak, sagar-zukua, txitxirioak, eta honetan ere 2023ko egutegia dugu; eta saski zurian hirugarrenik, (berezia, 75 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, ardi-gazta, patxaran-pastak eta polboroiak daude, honek ere 2023ko egutegia dakarrelarik.
Saskiren bat eskuratu nahi duen orok azaroaren 10a (osteguna) arte izango du hau egiteko epea. Honetarako eskaera guztiak zuzenean errigora.eus ataritik egin beharko dira eta banaketa gunea Ezkion izango da, udaletxean jasotzeko aukera eskainiz. Eskaerak txartel bidez ordaindu ahal izango direla gogoratzen da.
Bi kanpaina nagusi egiten dira urtero. Udaberrian 'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura' dugu: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dituztelarik, bertako ekoizpen eta ekonomia sustatuz.
Publicidad
Bestea udazkenekoa da, oraingoa, aurtengoan urriaren 22tik azaroaren10era 'Nafar hegoal-deko uzta euskarari puzka', dugularik. Nafarroa eta hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte, eta auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzi-tsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25).
Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada, zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkiolarik.
Publicidad
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Erromatarrek 'Ager vascorun' deitu zuten lurraldea (Nafarroa hegoalde eta erdialdea) du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskarararako eta euskaraz.
Egunetik egunera geroz eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; «ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osastutako sare anitz bat gara. Gure txikitasunetik herrilan handi bat gauzatu nahi dugu, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako», aitortzen dute Errigoratik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.