Saski beltzeko produktuak; aukeran dagoen hiruretako bat.
Ezkio-Itsaso

Errigorako saskiak azaroaren 10a arte

M. GALILEA

EZKIO-ITSASO.

Martes, 8 de noviembre 2022, 00:09

Aurtengoan ere, nafar produktuez osatutako hiru saski desberdin eskuratzeko aukera eskaintzen digute Errigora ekimenetik, hauek lortzeko aukera osteguna arte zabalik dagoelarik.

Publicidad

Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpainaren 2022ko edizio honetan hiru saski daude aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko del iragar-tzen dute antolatzaileek.

Hiru saski dira aurten ere eskaintzen direnak, produktu desberdinez osatuta daude. Saski beltzan (betikoa, 55 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, eztia, kardua, mahats-zukua, piper mamia, teilak eta molineritoak ditugu. 2023ko egutegi batekin batera; saski berdean berriz, (ekologikoa, 65 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, ardo-ozpina, tomate frijitua, arroza integrala, pasta, konbutxa tea, teilak, sagar-zukua, txitxirioak, eta honetan ere 2023ko egutegia dugu; eta saski zurian hirugarrenik, (berezia, 75 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, ardi-gazta, patxaran-pastak eta polboroiak daude, honek ere 2023ko egutegiarekin.

Saskiren bat eskuratu nahi duen orok azaroaren 10a (osteguna) arte izango du hau egiteko epea. Honetarako eskaera guztiak zuzenean errigora.eus ataritik egin beharko dira eta banaketa gunea Ezkion izango da, udaletxean jasoz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad