![Erromeri giroa ostiralean Kizkitzan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/09/06/86954524--1200x840.jpg)
Ezkio
Erromeri giroa ostiralean KizkitzanSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Erromeri giroa ostiralean KizkitzanA. U.
ezkio-itsaso.
Martes, 5 de septiembre 2023, 21:50
Ohitura betez Kizkitzako amarekin hitzordua izango dute ostiral honetan itsasoarrek eta ermita ingurura bertaratu nahi duten guztiek. Izan ere, irailaren 8arekin, Kizkitzako Eguna ospatuko dute egun osoko egitarauarekin.
Kizkitzan, eguerdiko 12:00etan hasiko da egitaraua plazan (eguraldi ona bada, behintzat) egingo den mezarekin. Horren ostean, erromeriari hasiera emango zaio, Baltzola eta Andonegirekin. Bazkari garaia 14:00 aldera izango da, eta gero berriro ere erromeria arratsalde osoan zehar. 17:30ean toka txapelketa herrikoiari emango zaio hasiera eta 20:30erako dago iragarrita Itsasoko plazara jaitsiera.
Itsason, 21:30etik aurrera, afaria izango da Baltzola eta Andonegi trikitilariek girotuta. Norberak bere afaria eman dezake. Ostatuan prestatuko duten odolki, patata eta arrautza-nahaskia eta oilaskoa saltsan afaltu nahi bada aldez aurretik izena eman behar da (18 euro, postrea eta edaria barne).
Mandubiko Bentan ere izango da giroa Kizkitza egunean zehar, Imanol Itxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria izango baita eguerdian eta arratsalde osoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.